Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo dute bihar
Eskola eta institutuetan 1 motako diabetes mellitusa dutenei laguntzeko trebatutako langileak jartzeari buruz ariko dira, besteak beste.
Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo dute bihar 18:30ean, eta betiko moduan, saioa jarraitzeko aukera izango da esteka honen bidez.
Zortzi puntu nagusi jorratuko dituzte plenoan; besteak beste herritarren mozio bat, eskola eta institutuetan 1 motako diabetes mellitusa duten haurrei laguntzeko trebatutako langileak jartzeari buruzkoa.