Selekzioei uko egingo dieten pilotariei babesa ematera deitu dute

Datorren larunbatean, hainbat pilotari gaztek uko egingo diete Frantziako eta Espainiako selekzioei, Hendaian.

euskal selekzioa pilota

Euskal Selekzioa aldarrikatzeko 2022ko urrian egindako agerraldia, munduko txapelketen atarian.

Datorren larunbatean, hilak 29, hainbat pilotari gaztek agerraldia egingo dute Hendaian. Bertan, jakinaraziko dute Espainiako zein Frantziako selekzioei uko egingo dietela. Beraien selekzioa Euskal Herrikoa dela aldarrikatuko dute, gainera.

Euskal Herriko Euskal Pilota Selekzioaren Aldeko Mugimenduak (EHEPSAM) deialdia egin diete herritarrei, bertara hurbil daitezen, babesa ematera. EEgun horretan guztion babesa ezinbestekoa izango da. Beraz, elkar gaitezen gure selekzioaren alde!”, animatu dute.

Larunbateko agerraldia Hendaiako Daniel Ugarte Beltzenia pilotalekuan izango da. Agerraldiaren hasiera 12:00etan izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.