Oiartzungo Turismo Bulegoa astelehenean irekiko dute
Uztailean eta abuztuan zerbitzu emango die bisitariei, baina baita oiartzuarrei ere. Ondareko bisita gidatuak, maizago.
Uda giroa —azkenean— iritsi da. Udan eskaintzen duten zerbitzu martxan jarriko dute datorren astelehenean, uztaila iristearekin batera: Oiartzungo Turismo Bulegoa. Arizmendieneko beheko solairuan izango da arreta zerbitzua, goiz eta arratsaldez.
Irailera bitarte, egunero-egunero irekiko dute turismo bulegoa, 09:30etik 14:30era, eta 15:30etik 18:30era.
Ondarea, ikusgarriago
Urte osoan zehar, astero, Done Eztebe eliza eta Arizmendienea etxea bisitatzeko aukera izan ohi da. Udaran aukera handiagoa izango dela jakinarazi dute, asteburutan. Ostiral, larunbat eta igandetan izango dira.
Bisita gidatu horiek aurretik erreserbatu beharko dira, turismo bulegoan bertan, telefonoz (943 508 913) edo e-posta bidez harremanetan jarrita.
Arizmendienea
- Ostiralak:
- 11:00etan euskaraz, gazteleraz edo frantsesez.
- Larunbata eta igandeak:
- 10:00etan eta 12:00etan euskaraz.
- 11:00etan eta 13:00etan gazteleraz.
Done Eztebe parrokia
- Asteazken eta larunbatetan:
- 10:00etan, euskaraz.