Bezero batek langile bat jazarri duela salatuko dute ostiralean
Brico Depoten gertatu da erasoa, LABek jakinarazi duenez. Elkarretaratzera deitu dute ostiralerako, saltokiaren aurrean.
Brico Depot saltokiko langile batek jasan zuen jazarpena. 
Brico Depot saltokiko langile batek jasan zuen jazarpena [Arg.: Google].
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Brico Depoteko langilea den emakume bat jazarri zuen saltokiko bezero batek. Biharko —ostirala, hilak 28— elkarretaratzea deitu dute. Brico Depoteko aparkalekuan bertan elkartuko dira, 13:30ean bertan (Lanbarren industriagunean dago saltokia).
Emakumeek lantokian aske lan egingo dutela aldarrikatuko dute, erasoa salatzeaz gain.
Oarsoaldeko Mugimendu Feminista osatzen duten eragileek bat egin dute biharko deialdiarekin.
