Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Oiartzungo lehen Mugikortasun Plana onartu dute

Datozen bost urteetarako erronkak eta ildoak markatuko ditu onartu berri duten planak. Herri "jasangarriagoa" egin nahi dute.

mugikortasun plana oiartzun onartuta Garraio publikoaren erabilera sustatzen jarri nahi du udalak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/06/27

Oiartzungo Udalak hilabeteak zeramatzan Mugikortasun Plana osatzen. Atzoko plenoan aurrera atera zen, aho batez onartuta. Planak datozen bost urteetarako erronkak eta ildoak zehaztuko ditu.

Oiartzun ibilgailu propioan joan-etorri asko dituen udalerria da, udalak gogorarazi duenez. “Joan-etorri nagusiak dira auzoetatik kalera igo edo jaistea, erosketak egitera joatea, ikasturtean zehar haurrak ikastetxera eramatea eta, gero eta gehiago, lanerako herritik kanpora ateratzea”, zehaztu dute.

Errealitate hori moldatzeko asmoz osatu dute plana. Pixkanaka, auto partikularraren garrantzia arindu nahi dute, mugikortasun “jasangarri” eta “osasuntsuago” baten alde eginez.

Aurreko neurrien jarraipena

Aurreko urteetan hainbat neurri jarri dituzte autoen erabilera gutxitzeko hartutako neurriak, udalak gogorarazi duenez. “Izan ere”, azaldu du udalak, “kotxea gutxiago hartzeko, herritarrek alternatiba eroso eta merkeak behar dituzte ezinbestean, are gehiago auzoak hain sakabanatuta dituen Oiartzun bezalako udalerri batean”.

Hartutako neurriei errepasoa eman diete, eta Mugikortasun Plana horren jarraipena izango dela. Bidegorri sarea auzo eta industriaguneetara zabaldu dutela nabarmendu dute, eta taxibus eta Xorrola zerbitzuak urtean 100.000 bidaiari izaten dituztela. Ez dira neurri bakarrak izan, zerrendatzen jarraitu dutenez: bizikletak uzteko guneak atondu dituzte; espaloi eta oinezko bide ugari egin ditu; haurrak ikastetxeetara oinez joateko Oinbusa bezalako programak martxan jartzeko kanpainak sustatu ditu… “Neurri horiek guztiak behar-beharrezkoak izan dira oiartzuarron garraio-ohiturak aldatzen hasteko”, esan dute.

Hasitako bide horretan sakondu nahi dute, eta udalak ohartarazi du ez dutela “inolaz ere” TAO jarriko. Bizikletaren erabilera sustatzen jarraitu nahi dute, baita garraio publikoarena ere.

2022an herritarrekin egin zuten diagnosia izan dute oinarri plana osatzeko. Herritarrekin eta eragileekin egindako saioetan bildutakoarekin biribildu dute.

Bost ardatz

Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, bost ardatz estrategikotan antolatu dute Mugikortasun Plan berria. Honakoak izango dira:

  • Oiartzungo ardatz aktiboak:
    • Elizalden oinezko guneak zabaldu; Arditturriko bidegorria eta Karrikara doana lotu Altzibarren; Rafael Pikabea kalea birpentsatu; Makutso bidea eta Ozentzio kalea oinezkoago egin; Karrikan koexistentzia gunea sortu; bidegorrira sarrera berriak egokitu; bizikletentzat aparkaleku gehiago atondu…
  • Garraio publikoa agertoki berrian:
    • Arraguako plataforma intermodala bultzatu; Arraguako errepidean autobusek erabiltzeko erraila egin; Xorrola elektriko berria erosi; Taxibusa Mugi sisteman integratu; ibilgailuak partekatzeko aukerak sustatu…
  • Kotxearen zentraltasuna eraldatu:
    • Errepideak eta kaleak diseinatzerakoan oinezkoei lehentasuna eman; zenbait tokitan ibilgailuen abiadura mantsotzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak egin; espaloi berriak eraiki; zenbait errepide norabide bakarreko bihurtu…
  • Jarduera ekonomikorako eremuetan eragin:
    • Bidegorri sarea lantokietara luzatu; erosketak egitera bizikletan joatea errazteko neurriak martxan jarri; poligonoetako langileekin mugikortasun jasangarriaren inguruko lanketa egin…
  • Hirigintza eta mugikortasuna:
    • Hirigintza garapenak aurreikusterakoan mugikortasun jasangarria kontutan izatea arlo guztietan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.