Manuel Lekuona bibliotekak udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera
Uztaila eta abuztuan goizez bakarrik irekiko du bibliotekak, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, ohikoa.
![biblioteka manuel lekuona](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/06/img20230220103443.jpg)
Ez dirudien arren, udan sartu berri gara, eta ondorioz, Manuel Lekuona bibliotekak sasoiari dagokion ordutegia izango du datorren astelehenetik aurrera (uztailak 1).
Astelehenetik ostiralera, goizez bakarrik irekiko dute, 09:00etatik 14:00etara. Larunbatetan ohiko ordutegia izango du, 09:00etatik 14:00etara.
Uztaila eta abuztuan izango da ordutegi murriztua, eta iraila hastearekin bat bueltatuko da ohiko irekiera eta itxiera orduetara.