Lantokian emakume bati egindako jazarpena salatu dute
Bezero batek Brico Depoteko langile batek jasandako jazarpena salatu dute saltokiaren aurrean. "Aske" lan egingo dutela aldarrikatu dute.
Brico Depoteko langileek, LABek eta Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako mugimendu feministek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Lanbarrengo brikolaje saltokiaren aurrean. Izan ere, bertako langile batek jazarpena salatu zuela salatu zuen sindikatuak, bezero batengandik, eta elkarretaratze bat deitu. Bi herrietako mugimendu feministek bat egin zuten mobilizazio deialdiarekin.
Emakumeek “aske” lan egin nahi dutela aldarrikatu dute gaurko mobilizazioan. “Ez ditugu lanean ez kaleetan inolako erasorik onartuko”, ohartarazi dute.