Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

'El conquistador' saioa, sanpedrotar erara

EITBko saio famatuaren "ia erreplika" bat egingo dute gaur San Pedroko haur, gazte eta helduek. Piratakadarako prest dira taldeak, kapitainen zain dira.

Iazko Piratakadaren proba bateko irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/28

Ez da Karibeko paradisuko hondartza bat, ezta Patagoniako ibai edo mendi ikusgarri bat, baina gaur El Conquistador del Fin del Mundo telebistako saioaren itxura hartuko du San Pedroko pilotalekuak. EITBko saio famatua oinarri hartuta, Piratakada izeneko proba sortan lehiatuko dira 11 urtetik gorako sanpedrotar asko. Taldeak prest dituzte dagoeneko, kapitainen zain dira. 16:30ean jakinaraziko diete taldeei nork gidatuko dituen gaurko probetan, orduan hasiko da ikurrina irabazteko lehia bizia. 

Orain dela hiru urte abiatu zuen egitasmoa guraso talde batek. Nerea Enbilek hastapenak gogorarazi ditu: «Pandemia garaian, kalera ateratzen hasi ginenean, haur eta nerabe asko kalean ikusi genituen ikurrina batekin, El Conquis-eko probak egiten beraien kabuz. Lanean jarri ginen orduan guraso batzuk, oso gogotsu ikusi genituelako, eta haien aisialdian hutsune bat ikusi genuelako orduan».

EITBko saioaren «ia erreplika» bat da gaur ikusiko dena, «oso-oso antzekoa» izango dela dio sanpedrotarrak. Hiru urte hauetan telebistako saioan klasiko bilakatu diren proba asko errepikatuko dituzte gaur, kasu, labirintoaren proba ospetsua. «Telebistan egiten dituzten bezalaxe egingo ditugu probak. Labirintoa, sokak, yumar-ak… Denetik izango da urte honetan ere. Herrira ekarriko dugu berriro Conquis», zehaztu du Enbilek. 

Telebistan bezala, taldetan lehiatuko dira partaideak, kolorez bereizitako hirutan. «Aurten Barbarin taldea erori egin da, baina haien ordez helduen talde bat ariko da. Karramarroak, Antxetak eta Begihaundiak lehiatuko dira. Aurreko edizioak ikusita heldu askok parte hartu nahi dutela jakinarazi digute». Handitzen eta errotzen jarraitzen du egitasmoak, beraz. 

Asteartean aurkeztu zituzten taldeak. Haurrek aurkezpen bideo bat aurkeztu behar izan dute, eta aurkezpenean horiekin guztiekin osatutako bideo bat helarazi zieten sanpedrotarrei, motorrak berotzeko. 

«Oso ikusgarria»
Enbilek aitortu du proba guztiak antolatzea lan mardula dela, baina «zalantzarik gabe», merezi duela dio: «Jendeak asko gozatzen du, giroa eta lehia ederrak dira». Gaurko probak ikustera gonbidatu ditu herritarrak, «gauza berezia eta potentea» izango delako Piratakada haren hitzetan. «Oso entretenigarria izango da, oso ikusgarria. Denek primeran pasako dute».

Erlazionatutako edukia«Eman diodana baino gehiago eman dit San Pedrok niri»Hasi da festa morea!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.