Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

"Inoiz baino garrantzitsuagoa da nondik gatozen gogoratzea, ospatzea eta aldarrikatzea"

Gaurko LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, adierazpen instituzionala kaleratu berri du Pasaiako Udalak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/28

Gaurko LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, adierazpen instituzionala kaleratu berri du Pasaiako Udalak. Harrotasunez aldarrikatu ditu “udalean komunitate hori osatzen duten kideen bizitzak”. Besteak beste, orain arte egindako borroka gogoratu, gaur egungo gorroto diskurtso eta jarreren kontra jo eta aldarrikapenerako hitzak jaso dituzte adierazpen honetan.

Jarraian, hitzez hitz, udalak kaleratu duen adierazpen instituzionala:

Gaur, ekainak 28, LGBTIQ+ Harrotasun Egunean, harrotasunez aldarrikatu nahi ditugu Pasaiako Udalean komunitate hori osatzen duten kideen bizitzak. Komunikabide nagusien estigmatizazio- eta manipulazio-saiakeren aurrean, muturreko diskurtso intoleranteen aurrean, eta zishetero arautik kanpo dauden bizitzak ezabatzea bilatzen duten gorroto-jarreren aurrean, inoiz baino garrantzitsuagoa da nondik gatozen gogoratzea, ospatzea eta aldarrikatzea. Stonewalletik Euskal Herriraino, milaka esperientzia, galera, aldarrikapen eta lorpen izan ditugu, baina oraindik luzea da aurretik dugun bidea.

Eraso LGBTfobikoen salaketak esponentzialki areagotu dira azken urteotan. Baita diskurtso patologizatzaileak eta olatu erreakzionarioak ere. Komunitate horretako pertsonen ikusezintasunak eta bazterketak gure bizitzetako geruza guztiak zeharkatzen ditu. Eta eurenak, gorrotatzaileen ikusmiran ipiniz, arriskuan jartzen ditu. Diskurtso horiek lortutako aurrerapenak desagerraraztea eta diskriminazioa iraunaraztea bilatzen dute. Beraz, funtsezkoa da gizarte gisa erne eta tinko egotea eskuratutako eskubideen defentsaren alde.

Erakundeetatik, politika publiko integral eta sendoak, ikuspegi feministan oinarritutako zerbitzuak eta babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezarri behar ditugu. Horretan buru eta bihotz ari gara lanean dagoeneko Pasaiako Udalean: LGTBIQ+ Bizitzak izeneko diagnostikoa egiteko lanak martxan dira, eta lan-tresna hori dugunean, Pasaiako LGTBIQ+ komunitatearen egoera, beharrak eta premiak ezagutzen ditugunean, konpromisoa hartzen dugu emaitza horietan oinarritutako ekintza-plan integralak garatzeko beharrezkoak diren baliabideak abian jartzeko. Politika anekdotikoak alde batera utzi eta egiturazkoak diren politiketan arreta jartzeko unea da.

Badakigu sexu- eta genero-aniztasunaren onarpen soziala gero eta handiagoa dela, neurri batean euskal gizarte osoaren elkarlanari esker. Lan hori funtsezkoa izan da armairurik gabe, loturarik gabe, aurreiritzirik gabe eta estigmarik gabe bizi ahal izateko, eta komunitatea eraikitzeko. Babes keinu bakoitzak, ikusarazte-ekintza bakoitzak, mugimendu hori indartzen eta aurrera jarraitzeko gure erabakia berresten laguntzen du. Udaletik, ez dugu atzerapausorik onartuko. Hau ez da lelo bat, jarrera politiko irmoa baizik. Egiteko asko dagoen arren, gure konpromisoa da askatasun- harresi bat eraikitzea indar erreakzionarioen eta ultraeskuindarren aurrean, dagoeneko lortutako eta oraindik lortzeke dagoena ezabatu nahi baitute.

Pasaiako Udaletik borrokatuko dugu pertsona guztien berdintasunerako eskubidea defendatzeko, bizitza bat diskriminaziorik gabe bizitzeko eskubidea, orientazioa eta sexu-identitatea edo genero- adierazpena edozein direla ere. LGBTIQ+ adineko pertsonek eta LGBTIQ+ haurrek irainik et erasorik ez jasateko eta identifikatuta sentitzeko erreferenteak izateko dituzten eskubideak defendatzen ditugu. Emakume guztiek laguntza bidezko ugalketa jasotzeko duten eskubidea defendatzen dugu. Homosexualitatea, bisexualitatea eta transexualitatea gaixotasunak ez direla eta sendatzeko beharrik ez dagoela defendatzen dugu. Gorrotoak eta diskriminazioak eragindako erasoen biktimek tratu espezializatua jasoko dutela ziurtatzen dugu. Gaur egun bizi dugun mehatxuaren aurrean lortu ditugun eskubide horiek guztiak defendatu behar ditugu, askatasunean
bizi nahi dugulako.

Horregatik guztiagatik, Pasaiako Udalak berretsi nahi du politika publiko integral eta sendoak, ikuspegi feministan oinarritutako zerbitzuak eta babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko konpromiso argia. Aldi berean, LGBTIQ+ mugimenduaren eta erakundeen arteko batasuna eta lankidetza indartzeko lan egingo dugu, akordio partekatuetarako bideak ezarriz. Gogorarazi nahi dugu LGTBIQ+ eskubideen aldeko borroka guztion borroka dela.


Ezin dugu onartu gorrotoa eta intolerantzia nagusitzea. Gaur, inoiz baino gehiago, gure aniztasunean bat egin behar dugu, pertsona guztiok duintasunez, errespetuz eta askatasunez bizi ahal izango garen etorkizun bat eraikitzeko.

Azkenik, ekainaren 28rako antolatutako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu. Era berean, LGBTIQ+ pertsonen ikusgarritasunaren aldeko borrokan eta eguneroko lanean diharduten kolektibo eta pertsona guztiak aintzatetsi nahi ditugu, harro egoteko moduko mugimendua osatzen dugulako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.