Hirugarrenez ospatuko dute Kanterri, uztailaren 10ean, Oiartzunen
Mari Luz Esteban, Ahots Hutsez taldea, Unai Elorriaga, Josu Aurrekoetxea eta JunTaJo taldea dira aurtengo edizioko gonbidatuak.
Hirugarrenez antolatu dute Ahotseneak, Kantagiltza kultur elkarteak eta Oiartzungo udalak ‘Kanterri’, eta Soinuenea batu da egitasmoa laguntzera.
Aurtengo edizioan ahozko euskarazko kantagintza izango dute hizpide eta kantagai, eta Euskal Herriaren historian ahots hutsez eta taldean abesteko ohitura aztertuko dute.
Mari Luz Esteban, Ahots Hutsez taldeko kideak, Unai Elorriaga, Josu Aurrekoetxea eta JunTaJo taldea dira aurtengo gonbidatuak. Hau da aurtengo egitaraua:
- 9:30-11:30. Mari Luz Estebanen hitzaldia. Donostiako Kantujira. Plazera, identitatea eta erresistentzia.
- 12:00-14:00. Josu Aurrekoetxea eta Unai Elorriaga: Odolari kantari.
- 16:00-18:30. Ahots Hutsez taldearen emanaldia.
- 19:00. JunTaJo taldearen musika emanaldia, kalean.
Udaletxeko Udalbatza aretoan izango da hitzordua, uztailaren 10ean, eta 25€ balio du sarrerak. Aldiz, Berrialagunek eta soldatagaeek 20€ ordainduko dituzte. Helbide honetan eman behar da izena uztailaren 5a baino lehen.