Orgasmoren 'Zorioneko' hilaren 31n taularatuko dute, bigarrenez
Luix Mitxelenak idatzi eta zuzendutako antzezlana berriro ikusteko aukera izango da, bi paserekin. Sarrerak, astelehenean salgai.
Oiartzungo Gazte Sortzaileen (Orgasmoren) aterkipean taularatu zuten, iazko irailean, gazte oiartzuarrek sortutako Zorioneko antzezlana. Luix Mitxelenak idatzi eta zuzendu zuen, eta herriko hainbat gaztek bere gonbidapena onartuta, hemezortzi lagun aritu ziren antzezlanari forma ematen, arlo tekniko zein artistikoan.
Bi pase egin zituzten iaz, eta Landetxeko auditorioa bete zuten. Gaur jakinarazi dutenez, jende asko geratu zen antzezlana ikusteko “penarekin”, eta beste bi saio egitea erabaki dute. Biak hilaren 31n izango dira (asteazkena, eta jai eguna), 17:00etan eta 22:00etan.
Sarrerak gaur —astelehena, hilak 1— bertan jarriko dituzte salgai, udalaren sarreren webgunean (orrialdearen bukaeran daude bi saioen aukerak). 8 euroko prezioa izango dute.
Zorioneko antzezlanari buruzko xehetasun gehiago, iazko saioen aurretik egindako erreportajean.