Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Sanferminetarako bi aparkaleku berri egokituko ditu udalak

Estreinakoz, Don Boscon eta Usozeko eremuan aparkatzeko gune bana egokituko dituzte festek iraun bitartean.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/07/01

Sanferminak heltzear dira, egun oso gutxi geratzen dira festak eztanda egiteko Antxon. Festen harira antolatutako ekitaldiek aparkalekuetan eragina izango dutela iragarri du udalak. Aurten, estreinakoz, Don Boscon eta Usozeko eremuan aparkatzeko gune bana egokituko dituzte.

Usozeko kirol eremuan (Pasaia- Lezo Lizeoa ikastetxearen kanpoaldean) eta Don Bosco LHII zentroan zabalduko dituzte aparkaleku ezohiko horiek. Usozekoa osteguneko (hilak 4) 22:00etatik aurrera izango da erabilgarri, hilaren 9ra (asteartea da) arte, mugarik gabe.

Don Boscoko aparkalekuari dagokionez, bihar (hilak 1) 8:00etatik izango da erabilgarri, hilaren 10eko (asteazkena da) 21:00ak arte. Denbora tarte horretan egunean zehar libreki aparkatu ahalko da bertan. 120 plaza baino gehiago eskainiko dituzte zentroak eskuragarri jarriko dituen bi aparkalekuetan. 8:00etatik 22:30era utzi ahalko da autoa bertan eta bertako hesia gauez itxiko dutela jakinarazi du udalak. Hortaz, autoak ezin izango dira gauez sartu edo atera, baina ahalko dira bertan utzi gau osoan.

Bi hauez gain, Luzuriagako eremuan barrakek okupatuko ez duten eremuan bertakoentzako aparkaleku bat egokituko du udalak. Feria honen muntaketagatik, ezingo da Luzuriagako aparkalekuan balizatutako guneetan aparkatu, biharko (hilak 2) 8:00etatik hilaren 10era (asteazkena da) arte. Kupeldegi eta Blas de Lezo arteko Hamarretxeta kalean ere ezingo da aparkatu, postuak jarriko dituztelako bertan. Ostegunetik (hilak 4) asteartera arte (hilak 10) ezingo da kale horretan autorik aparkatu.

Bestalde, bihartik hilaren 9ra bitarte Hamarretxeta, Zumalakarregi, Oarso eta Gure Zumardia zirkulaziorako itxiko dituzte.

Herrirako sarbideak betikoak izango dira, Eskalantegi eta Oarsoko zubitik hain zuzen. Dena den, “trafiko perimetrala” ezarriko dutela jakinarazi du udalak, honako kale hauetatik: Eskalantegi, Luzuriagako aparkalekuaren perimetrala, Gelasio Aranburu, Blas de Lezo eta Maiatzarenb Lehena.

Antxotik ateratzeko, berriz, ondorengoak izango dira bideak: Papingo bidea, Luzuriaga-Gelasio Aranburu-Oarsoko biribilgunea edo Blas de Lezo.

Udaltzaingoak balizatutako guneetan ezin dela aparkatu gogorarazi du eta bertan autoa uzten dutenei  isuna ezarriko dietela ohartarazi diete, eta garabiarekin autoak erretiratuko dituztela. Informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 00 43 00 telefono zenbakira hots egin dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.