Altamirako, Pisbe San Pedro zein Lopeneko bizilagunekin, batzarra
Gaintzurizketako auzo batzarrarekin bildu ostean, Altamirako, Pisbe San Pedro zein Lopeneko bizilagunekin batzarrak egingo dituzte.
Mikel Arruti alkatea eta Udal Gobernuko ordezkariak Gaintxurizketa Auzo Batzarreko ordezkariekin bildu ziren aurreko astean. Gai zerrendan hiru puntu nagusi landu zituzten: urteko balantzea, auzorako asmoak partekatzea eta auzoan dauden beharrak jasotzea. Ildo horretatik, aipatu beharrekoa da Udalak, besteak beste, auzoan dauden bi autobus geltokietan markesinak jartzeko eta Perreneko zein Elortegiko herri bideak konpontzeko konpromisoa hartu duela.
Mikel Arruti: “Auzotarren beharrak, kezkaz edota proposamenak lehen eskutik ezagutzeko oso baliagarriak zaizkigu. Normalean, egunerokotasunean auzotarrek dituzten beharrei irtenbidea emateko baliagarriak zaizkigu; behar txikiak izaten dira, inbertsio handietatik aldentzen direnak, baina, bertakoentzat garrantzitsuak”.
Gauzak horrela, Udal Gobernuak beste bi bilera deitu ditu datorren asterako: bata uztailaren 9an, Altamirako auzo elkarteko egoitzan; eta, bestea, uztailaren 11n, Jaizkibel Allerru elkartean. Bi bilerak 18:30ean hasiko dira.