Greba mugagabera jo dute Merkal Calzados dendetako langileek
Hiru greba aldiren ondoren, enpresak ez du aurrerapausorik emateko asmorik adierazi. Hitzarmena berritu nahi dute eta antzinatasuna errespeta dadila. Kontziliazioan urrats txiki bat egin dute.
Gipuzkoako eta Oiartzungo Merkal Calzadoseko langileek greba mugagabera jotzea erabaki dute, hiru aldiz greban egon ondoren. Enpresak ez duela eskakizunetan aurrerapausorik emateko inongo asmorik salatu du ELA sindikatuak.
Langileek hitzarmen berria sinatu nahi dute. Orain arte, 2019an agortu zen paktua izan dute oinarri, eta ordutik enpresak mantendu paktuan jasotako igoerak mantendu baditu ere, biharko egunean edozein aldaketa medio, –esate baterako, Madrilen idazten ari diren lan hitzarmen berria– blindatuta egoteko ari dira hitzarmen berria galdegiten. Neurri hobeagoak nahi dituzte, 30 urtetik gorako langileak dira eta antzinatasuna eta kontziliazioan baldintzak hobetzea eskakizun nagusietako bat dira ere.
Izan ere, antzinatasuna ez dietela emango adierazi die enpresak eta Ainhoa Arretxe ELAko ordezkariak salatu du kontziliazioa hobetzeko proposatu dieten neurriak “eskasak” direla. Urtean pare bat larunbat jai hartzea baina inolako baldintzarik gabe da mobilizazioekin eta greba egunekin lortu dutena. “Orain artean udaran edota merkealditan ezin izan dituzte larunbat libratu eta hori hobetu nahi izan dugu” esan du ordezkariak. Urtean larunbat gehiago jai edukitzeko eskubideagatik borrokan ari dira, eta aldi berean, asteguneko deskantsua “errespetatzea” nahi dute ere, orain arte ez zelako errespetatzen legearen arabera.