Udako alkateordetzak, telematikoki
Uztail eta abuztuan ez dute aurrez aurreko saiorik eskainiko lau alkateordeek. Irailean berrekingo diote ohiko egutegiari.
Pasaiako Udalak jakinarazi berri du uztail eta abuztuan ez dutela aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko lau barrutietako alkateordeek. Halere, telematikoki bizilagunen eskaerei erantzungo dietela aurreratu dute. Irailean berrekingo diete aurrez aurreko alkateordetzei Aintzane Tabernak Donibanen, Iraitz Pazosek Trintxerpen, Mikel Garciak Antxon eta Miguel Mari Torreak San Pedron.
Irailetik aurrera, ohiko ordutegian ariko dira, hau da, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan euren bulegoetan izango dira, 18:00etatik 19:30era.
Udako atsedenaldi honetan premiazko beharrik izanez gero, ondorengo helbideetara idatzi daitekeela jakinarazi du udalak:
-
Donibane: donibane@pasaia.net
-
San Pedro: spedro@pasaia.net
-
Trintxerpe: trintxerpe@pasaia.net
-
Antxo: antxo@pasaia.net