Arditurri eguna ospatuko dute parketxean, uztailaren 14an
Besteak beste, bisita gidatuak, tailerrak, jolasak eta janari eta edari zerbitzua egongo dira. Ez da aurrez erreserbarik egin behar.
Arditurri eguna ospatuko dute uztailaren 14an, parketxean, eta bertaratzen direnek Arditurrin lan egiten zuten meatzariek sentitzen zutena bizi izateko aukera izango dute.
Aurreratu dutenez, jende asko bertaratzea espero da , eta, ondorioz, aldez aurretik sarrerak eskuratu beharrean, egunean bertan hartu beharko dira txartelak.
Bestalde, antolatzaileek azpimarratu dute egunean zehar janari eta edari zerbitzua izango dea, eta Herri Arte eskolak musika emanaldia ere eskainiko duela. Azkenik, ohartarazi dute inork parketxera txirringan joan nahi balu, bizikletak uzteko leku egokitua egongo dela.
Egitaraua
- 10:30 – 14:00. Meategietara bisita gidatuak.
- 11:00 – 13:00. Fosilen tailerra Luberriren eskutik.
- 11:00-14:00. Haurrentzat jolasak eta tailerrak Abaraxka ludotekaren eskutik.
- 11:00, 11:45, 12:30. Arditurri-3 erromatar garaiko meatze-galeriara bisita gidatua.
- 11:30. Alaia Gaztelumendiri eta Arditurriko mosaiko erraldoia egiten lagundu dutenei eskertza.
- 12:00. ‘Mineralen bila’ irteera gidatua parketxetik abiatuta.