Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Bihar bai, zapi gorriz beteko da Gure Zumardia

Bihar abiatuko dituzten sanferminek ohiko agertokia berreskuratuko dute. Festen lekukoa hartzeko irrikaz dira antxotarrak.

2022ko irudia da, txupinazoa Gure Zumardian egin zutenekoa.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/07/03

Festa giroa sumatu daiteke jada, antxotarrak festen lekukoa hartzeko prest eta irrikaz dira. Bihar (hilak 4) botako dute sanferminei hasiera emango dien suziria. 20:00etan izango da hori, eta ordutik astelehen gauerdira arte festa izango da nagusi barrutian. Jai Batzordeak egitarau oparo eta zabala prestatu du beste urte batez, haur, gazte zein helduei begirakoa. Ez da aspertzeko tarterik izango.

Aurten, gainera, ohiko agertokia berreskuratuko dute sanferminek: Gure Zumardia. Izan ere, topoko obrak direla eta, iazko festak ezohiko moduan egin ziren, Biteri plazak jaso zituen ekitaldi nagusiak. Aurten, ordea, betiko moduan botako dute txupina, zapi gorriz betetako Gure Zumardian berriro.

Antxoko alkateorde Mikel Garcia Peñil nabarmendu du sanferminak “erreferente” izan direla gure inguruko jaietan, “bertako giroagatik, barrakengatik, emanaldiengatik…”, eta aurten gatazkarik eta erasorik gabeko jaiak izateagatik ere erreferente izan nahi dutela: “eraso guztiak desagerrarazi nahi ditugu horrelakoak gure jaietatik eta baita gure bizitzetatik ere”, esan du alkateordeak. Bide batez, “festa handi hauez gozatzeko aukera ematen diguten” eragile, elkarte eta norbanakoei eskerrak eman dizkie, “inor bidean utzi gabe”.

Beheko koadroan datozen egunetarako antolatu duten egitarau osoa kontsulta daiteke:

Egitaraua

Hilak 4, osteguna:

  • 17:00: Haurrentzako tailerrak Gure Zumardian, Topagunearen eskutik.
  • 17:00: Futbitoko finala Usozeko kanpan, kale hezitzaileek antolatuta.
  • 17:30: Korropoteoa, Topaguneko kideek antolatuta.
  • 18:00: Pala finala, 16 urtetik gorakoentzat, Ibaiondo pilotakeuan. Papinek antolatuta.
  • 19:00: Moliñomariren etorrera Topagunearen eskutik.
  • 19:30: Jaien aurkezpena Gure Zumardiko oholtza nagusian.
  • 20:00: Txupinazoa. Jarraian, erraldoi eta buruhandiak barrutiko kaleetan barrena. Ondoren, Etxera brindisa egingo dute.
  • 20:30: Futbito finala Usozeko kanpan.
  • 22:00: Afaria norberak ekarritakoarekin Topagunearen gunean. Andoni Ollokiegik girotuko du afaria.
  • 22:00: Elektrotxufla Usozetik abiatuta, Papinek antolatuta.
  • 23:00: Papin gunearen irekiera Biteri plazan.
  • 23:00-3:00: DJ Nemux Mimos tabernan.
  • 00:00: DJ Axular plazan.
  • 00:00: Lizartxo taldearekin erromeria Topagunean.
  • 00:00: DJ Esam Papinen.
  • 3:00: DJ Unai Muguruza Papinen.

Hilak 5, ostirala (Gazte Eguna):

  • 6:30: Diana.
  • 11:00: Haurren pala txapelketa Ibaiondon.
  • 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 13:30: DJ Iratirekin bermuteke girotua Topagunean.
  • 15:00: Gazte bazkaria Topagunean. Ondoren, Garazi eta Salaren kantaldia.
  • 16:00-18:00: Hilketarik gabeko haur arrantza txapelketa jokatuko dute Marealtan, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
  • 19:00: Matraka elektrotxaranga herrian barrena, Topaguneak antolatuta.
  • 19:00: Erromeria Alkarkide txarangarekin Mimos tabernaren aurrealdean.
  • 20:00: Mane Galinha Papinen.
  • 21:15: Inhar Kone Papinen.
  • 21:30: Helduen danborradako partaideen afaria Zaharren Tokian.
  • 22:30: Irune Muguruza Papinen.
  • 22:00: La Txama taldearen kontzertua Topagunean.
  • 23:00-6:30: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
  • 23:30: Akerbeltz Gure Zumardiko oholtza nagusian.
  • 00:00: Lasa Papinen.
  • 00:00: Helduen danborrada herrian barrena.
  • 00:00: DJ Axular tabernan.
  • 2:00: Khris Rios Papinen.
  • 3:00: DJ La Fulana Topagunean.
  • 4:00: Charles Ramirez Papinen.

Hilak 5, larunbata (Euskal Jaia):

  • 6:30: Diana.
  • 10:00-12:00: Plater tiraketa lokala Hondarribiko tiro zelaian, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
  • 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak.
  • 13:00: Nafarroako jotak Gure Zumardiko oholtzan.
  • 16:00-18:00: Zirku tailerra Topagunean.
  • 16:00: Mus txapelketa Hogei tabernan.
  • 17:00. Helduen danborradaren Berrara igotzea.
  • 18:30: Bertsolariak Mimos tabernan: Amets Arzallus, Oihane Bartra, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal.
  • 19:00: Basari elkartearen danborradako luntxa elkartearen parean.
  • 20:30: Salbea San Fermin elizan.
  • 22:45: La Mala Ruina taldearen kontzertua Papinen.
  • 23:00-6:30: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
  • 23:00: Dantzaldia Luhartz taldearekin Gure Zumardiko oholtzan.
  • 00:00: DJa Axular tabernan.
  • 00:00: Kulto Kultibo Papinen.
  • 1:00: DJ Txita (DJ Jalajabetei) Topagunearen eskutik.
  • 1:30: Josetxu Piperrak Papinen.
  • 3:00: DJ Itzalpeko Laguna Papinen.

Hilak 7, igandea (San Fermin Eguna):

  • 6:30: Diana.
  • 11:00: Haurren pala finala.
  • 12:00-18:00: Marmitako txapelketa eta ondoren bazkari herrikoia eta mariatxia.
  • 12:00: Meza nagusia San Fermin elizan.
  • 14:30: Saltseroen bazkaria Biteri plazan. Ondoren, Tximeleta txaranga.
  • 17:30: Haur danborrada herriko kaleetan barrena, erraldoia eta buruhandiekin batera. Ondoren, merienda.
  • 18:00: Basari elkartearen herri kirolak Gure Zumardian.
  • 20:00: Muxikoak Gure Zumardian.
  • 19:00-3:00: DJ Nemux Mimos tabernan.
  • 20:00: Modestorekin dantzaldia Papinen.
  • 22:30: Playback lehiaketa Topagunean.
  • 00:00: Modus Operandiren kontzertua Gure Zumardian. Ondoren, Kuadrillen DJ gaua Topagunean.
  • 00:00: DJa Axular tabernan.
  • 00:00: DJ Sagar Papinen.
  • 2:00: Kuadrillen DJak Papinen.

Hilak 8, astelehena (Haurren Eguna):

  • 06:30: Diana.
  • 11:00-13:00: Puzgarriak Gure Zumardian.
  • 11:00-13:00: Karabina txapelketa haur eta helduentzat Biteri plazan.
  • 11:30: Toka eta poteko banakako txapelketa Zaharren Tokian.
  • 12:30: Zaharren Tokiko jarduera guztien sari banaketa.
  • 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 14:30: Haur bazkaria Biteri plazan, Xaxordak antolatuta.
  • 14:30: Bazkari herrikoia Zaharren Tokian, eta dantzaldia 17:00etatik aurrera.  Ondoren, Mus eta partxis txapelketak.
  • 18:00: Eriz magoa Biteriko oholtzan. Ondoren, haurrentzako txokolatada.
  • 20:00: Mikel Bermejoren bakarrizketa Papinen.
  • 23:30: Zezensuzkoa.
  • 00:00: Gaixoa ni abestuko dute, jaiei bukaera emateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.