Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Berritasunez beterik dator aurtengo Karmengo Jaietako 5K lasterketa

Helduen lasterketan 200dik gora lagunek izena eman dute jada. Trikaia atletismo taldeak jauzi bat eman nahi izan du aurten, ez da lasterketa bakarra izango.

Iazko lasterketaren irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/07/03

Trintxerpeko Trikaia atletismo taldea Karmengo Jaiei begira dago jada. Hurrengo asteburuan helduko da taldearen ekitaldi edo festa handia: 5 kilometroko lasterketa egingo dute hilaren 14an (igandea da). 

2022an lehen lasterketa antolatu zutenetik, etengabe goraka joan da jaietako lasterketa, errotutako ekitaldia bilakatu da jada jaietan. Aurten, momentuz, 200dik gora lagunek izena eman dute, iazko langa erraz gainditu dute. Oraindik zalantzarik dutenek edo ohartu ez direnek hilaren 13ra (larunbata da) bitarte eman dezakete izena, 14:00ak arte hain zuzen.

Lasterketa txiki bat izateko, lasterketa handi eta profesional baten antzera, askotariko zerbitzuak eskainiko dizkiete lasterkariei: korrikalariaren poltsa bat, txapela bat, masaje bat emateko aukera, pintxo bat doan Bustiara tabernan eta lasterkari guztientzako 3D inpresio bidez egindako dominak. Zozketak ere izango direla aurreratu dute.

Podiuma osatuko dutenez gain, helmugara iristen diren lehen hiru pasaitarrek ere sari berezia jasoko dute. 9:25ean hasiko da lasterketa.

Berritasunak
Hirugarren edizio honetarako jauzi bat eman nahi izan dute Trikaia taldekoek, berritasunez beterik dator aurtengoa. Hauen artean, haurren lasterketa egingo dutela aurreratu dute, eta hasi aurretik ja, arrakasta izaten ari dela. Izan ere, 100dik gora haurrek izena eman dute dagoeneko. Lehena edo azkena helduta ere, denek jasoko dute domina bat. 10:30ean izango da haurren lasterketa.

Aurten ere estreinakoz, aniztasun funtzionala duten pertsonei begirako lasterketa bat egingo dute, emakumezko zein gizonezkoena. Handbike modalitatean ere parte hartu ahalko da. Kemen Kirol Klubarekin elkarlanean aritu dira hau antolatzeko.

Kutsu solidarioa ere izango du aurtengoak, garun paralisia duen Markel Merino lezoarra laguntzeko probestu nahi baitute aurtengoa. Markelen Irriak elkartearekin batera aritu dira antolatzaileak, eta elkarlanen honen harira, dortsal bakoitzeko euro bat emango diote elkarteari. Lasterketak iraun bitartean Markelen Irriak elkarteko kamisetak, jertseak eta zozketak izango dira. Arkaitz Erize Kaluk ere ez du hitzordu handia galduko. Kilometro batzuk egingo ditu Markel aulkian eramaten.

Izena emateko helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte aurretik egiten badute, eta bestela, egunean bertan 15 euro. Haurren dortsalak doakoak izango dira. Helduen izen emateak lotura honetan egin daitezke eta haurrenak, berriz, hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.