Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hondakinen ordenantza berria "onuragarria" izango dela uste du EAJk

Astearteko osoko bilkuran onartutako etxeko eta merkataritzako hondakinen udal ordenantzaz aritu dira jeltzaleak. Udal gobernuak "herritarrak sentsibilizatzearen alde egin" izana txalotu dute, "eredu bat inposatu beharrean".

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/07/03

Joan den astearteko osoko bilkuran Pasaiako etxeko eta merkataritzako hondakinen udal ordenantza berriari hasierako onarpena eman zioten, tartean, EAJ taldearen aldeko botoekin. Onarpen honen harira, jeltzaleek “gure bizilagunen eguneroko bizitzan eragiten duen gai garrantzitsu baten inguruan” duten jarrera argitu nahi izan dute.

Apirilaren 8ko 7/2002 Legera jo dute jeltzaleek, ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa. Lege honek, besteak beste, “zuzenean eragiten diguten bi gai garrantzitsu” ezartzen dituela esan du EAJko bozeramaile Loreto Osak. “Alde batetik, ezartzen du nahitaezkoa dela sortutako hondakin kopuruaren arabera ordaintzea, hau da, zenbat eta hondakin gehiago sortu, orduan eta gehiago ordaindu beharko da. Aldi berean, merkataritzako eta etxeko hondakinak behar bezala kudeatzeko plan bat egitea eskatzen du”, esan du. Gainera, lege honek, materialak bereizteari eta birziklatzeari buruz “helburu oso handinahiak” ezartzen dituela erantsi du Osak. “Horrek guztiak Legearen eskakizunetara egokitzeko neurriak hartzera behartzen gaitu”, erantsi du.

Aurreko legegintzaldiaren (EAJ gobernu horren parte zen, PSE-EE buru) bukaeran Pasaia lege berrira egokitzeko “hainbat ekimen” abian jarri zituztela erantsi du bozeramaileak. Orduan, egoeraren azterketa bat kontratatu zutela gogorarazi du, “hondakinen kudeaketa egokiari buruzko sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak ezartzeko”. Hala, hondakinak kudeatzeko plana prestatzen hasi ziren jeltzaleak, “indarrean dagoen araudira egokitzeko” asmoz.

Osak erantsi du udal gobernuak proposatu berri duen ordenantzak Lazkao, Beasain eta Urnietan erabiltzen diren edukiontzien eredua hartzen duela erreferentziatzat. Udalerri horietan txartel elektroniko bidez irekita dauden edukiontziak erabiltzen dituzte, eta jeltzaleek diote “emaitza oso onak” lortu dituztela hondakinen bereizketan. Jeltzaleen ustez, hori da jarraitu beharreko eredua, “Pasaiako EAJk beti defendatu duen eredua, batzuk atez atekoa inposatzen saiatzen zirenean ere”.

“Dirudienez, Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren ziklo osoa itxi ondoren, EH Bildu konturatu da hondakinak edukiontzietan utziz behar bezala kudeatzearen alde egin behar dela, eta erabaki du herritarrak sentsibilizatzearen alde egitea, eredu bat inposatu beharrean, eredu hori ezartzeak bizilagunen artean zatiketa sortzen baitzuen”, nabarmendu du bozeramaileak.

Ordenantza hau, “Pasaiarentzat eta pasaitarrentzat onuragarria” izango dela uste dute, hori bai, “sentsibilizazio kanpaina egoki batekin eta herritarrak etapa berrira egokitzeko beharrezko epearekin batera” egiten bada. Horregatik egin dute ordenantza horren alde.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.