Seabin Pasaiak ia bost kilogramo hondakin jaso zituen martxoan
Orotara, 4.070 hondakin bildu zituen Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren itsas zakarrontziak joan den martxoan.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak itsas hondakinen hilabeteroko bilketarekin jarraitzen du. Seabin Pasaia itsas zakarrontziak joan den martxoan bildutako hondakinen informazioa eman berri dute. Orotara, 4,78 kilogramo hondakin jaso zituzten. Zenbatekoari erreparatuta, 4.070 hondakin izan ziren. Mater-eko iturriek gaineratu dute, hondakinez gain, Ulva Intestinalis izeneko alga mordoa ere bildu zituztela martxoan, ohikoak baitira urteko garai horretan.