Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

835 herritarrek hartu dute parte auzo batzarretan

Balorazio "positiboa" egin du Aizpea Otaegik, eta urtetik urtera herritar gehiagok parte hartzen dutela azaldu. Horiei guztiei esker ona azaldu die, parte hartzeagatik, baita egin dituzten ekarpenengatik ere, gobernu taldearen izenean.

Aizpea Oategi, Yolanda Marti eta Bernar Lemosekin auzo batzarren gaineko balorazioa egiten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/04

Auzo batzarren dinamika bukatu berri dituzte udal gobernu taldeko ordezkariek. Urtarrilean hasita zazpi hilabetez herriko 15 auzotan izan dira udal gobernuko ordezkariak lehen eskutik Agintaldi Planeko proiektu nagusien gaineko berri ematen, eta herritarren kezka eta ekarpenak lehen eskutik jasotzen. Batzar horien balorazioa egin dute gaur, prentsa aurrean, Aizpea Otaegi alkateak, Bernar Lemos Hiri Mantenuko zinegotziak, eta Yolanda Martin Ingurumen zinegotziak. Lartzabalen hasi eta Fanderian bukatu dituzten batzarretan 835 herritarrek hartu dute parte. Otaegiren hitzetan, “kopuru esanguratsua” da hori, “asistentzia handia izan da, baina baita herritarren ekarpenak, galderak, eta interbentzioak ere asko izan direlako. Oso batzar biziak izan dira”.

Bi urtetik behin egiten ditu udal gobernuak batzar horiek, eta Otaegik “gobernantza partekatua” deitzen duten marko horren barruan kokatu ditu. Garrantzi bizia eman die auzotarrekin egindako batzar horiei alkateak, bertan partekatzen dituztelako herritarrekin gobernu taldearen asmoak, “baita ere balio digutelako bilera horiek auzo bakoitzeko bizilagunen kezka, proposamenak, eta iradokizunak jasotzeko. Hori horrela, oso eskertuta azaldu da parte hartu duten auzotar guztiekin.

Ekarpenak eta proposamenak “askotarikoak” izan direla nabarmen jarri du udal agintariak, “auzo bakoitzaren errealitatea ezberdina da eta beraz, gai ezberdinak landu ditugu. Baina beharbada nabarmendu behar da badirela bi esparru, nolabait, bereziki herritarren interesa piztu dutenak: Hondakinak alde batetik, eta bestetik, hiri mantenuarekin lotutako alderdiak”. Eskaerei eta ekarpenei erantzuteko “lanean” ari direla ere esan du gaurko agerraldian: “departamentuarteko batzorde bat sortua dugu dagoeneko batzarrez batzar egin zaizkigun ekarpenak aztertu eta lehenesteko. izan ere, denak ezingo dira berehalakoan egin, baina lehentasunak jarriz saiatuko gara poliki-poliki behintzat guk egoki jotzen ditugun haiek egiten”.

Berehala hasiko dute halaber, datorren urterako aurrekontuaren lanketa prozesua eta horretan ere kontuan hartuko dituztela auzotarrek egindako proposamenak gaineratu du Otaegik.

Auzo bakoitzak bere errealitatea dauka, baita berezko kezkak ere. horren harira, auzo batzarren dinamikak agerian utzi duela saio monografikoen beharra zehaztu du alkateak, “zentzu horretan konpromisoa hartu dugu lanketa bereziak egiteko”. Horren adibide izan da, aste honetan bertan Igantzi auzoan igogailuaren eta mugikortasunaren gainean egin duten batzar irekia. Uda ostean ere beste hainbat auzotan auzo batzar bereziak egitea aurreikusten du udal gobernuak, auzoetako erronka zehatzei eman beharreko erantzuna auzotarrekin batera lantzeko.

Jokaera “solidario” eta “zibikoetarako” deia

Hondakinei erreferentzia, ezinbestean Otaegik eta egoki jokatzeko eskaera. Hiru kontuk kezkatzen dituztela jarri du nabarmen alkateak: Altzari handiak behar ez bezala kalera ateratzeko hainbat bizilagunek eduki dezaketen jokabidea, “herritarrontzat zein herriarentzat kaltegarria dena”; txakurren kakak ez jasotzea; eta azkenik, hondakinak edukiontzietatik kanpo uzteak, “azken horrek, arratoien ugaritzean eragina dauka. Baita ere, pentsatzeak ahateei edo usoei jaten eman behar zaiela, horrek ere eragiten du arratoi gehiago edukitzea”.

Ildo horretan beraz deia herritarrei, egoki joka dezaten, errespetuz, “batzarrean nabarmendu ditugu gai horiek eta esan adierazi diegu herritarrei guk hartzen dugula gai horien kudeaketa egokiaren ardura, baina udalak bakarrik ez diela gai horiei neurri egokia jarriko, baldin eta herritarrek, guztiok, ez baditugu gure jokabideak zuzen bideratzen”.

Eskaera berriro Otaegik, kaleko animaliei jaten ez emateko, hondakinak edukiontzietatik kanpo ez uzteko, txakurren kakak jaso gabe ez uzteko, eta altzari eta bestelako hondakin handiak kalean ez uzteko, “are gutxiago hondakinen bilketarako bilketa zerbitzu espezifikoa dagoenean etxeraino boluminoso horien bila joango zaiguna. Arratoien kasuan ere eskatu ahala erantzuten duen zerbitzua dago”. Kontuan hartzeko ideia bat bota du Otaegik, “zein garrantzitsua den denok jokabide solidarioak eta zibikoak edukitzea. Hori ere bilera guztietan atera da”.

Hasitako moduan bukatu du agerraldia alkateak, eskerrak emanez auzo batzarretan parte hartu duten bizilagunei, “eskerrik asko, guretzako oso emankorra izan delako”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.