Bota dute jaien hasierako suziria, hasi dira sanferminak. Aurten bai, olatu gorri batek Gure Zumardia bete du.
Egiluze ikastetxearekin lankidetzan muntatuko du lehen instalazio hori Ekiherri komunitate energetikoak. 170 bazkidek partekatu ahalko dute instalazio horren autokontsumoa.
Barrutikako saioak bukatutzat eman ditu udalak, eta orain, ekarpenak jasotzen hasiko da. Lau bilerak "irekiak eta aberasgarriak" izan direla dio.
Balorazio "positiboa" egin du Aizpea Otaegik, eta urtetik urtera herritar gehiagok parte hartzen dutela azaldu. Horiei guztiei esker ona azaldu die, parte hartzeagatik, baita egin dituzten ekarpenengatik ere, gobernu taldearen izenean.
Erromeria eguna egungo du hogeita laugarrenez hilaren 13an. Herritarrak baserritar jantziak soinean, plazara deitu dituzte.
Andra Mari kaleko lokal batean gas usaina sumatu dutela-eta, bada ezpada segurtasun itxiera perimetrala egin dute udaltzainek suhiltzaileek ingurua ikuskatzen duten bitartean.
Hilaren 12an izango da irteera, eta bisitak hegazti horien bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera ematen du. Aurrez egin behar da erreserba.
Zaindariaren festa dela eta, bulegoa itxiko dute hilaren 8an. Halere, Trintxerpekoa eta Donibanekoa zabalik izango dira.