Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Plazara aterako dute euskal dantza

Erromeria eguna egungo du hogeita laugarrenez hilaren 13an. Herritarrak baserritar jantziak soinean, plazara deitu dituzte.

Erromeria Egunaren aurkezpena, gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/04

Hilaren 13an, larunbatarekin, izango da Erromeria eguna, eta ohi bezala egun beteko egitaraua ondu du Ereintza Dantza taldeak. gaur aletu dituzte egunaren gainekoak, Vanesa Castaño dantzariak, Andoni Goitia Ereintzako lehendakariak, Juantxo Maya ordezkariak, eta Mikel Coca Ereintzako kideak. Urteroko zita da Erromeria Eguna, eta erabat sustraitua dago udalerrian zein inguruko herrietan eta dantzazale ugariren topagune bihurtzen da ekitaldiro hutsik egin gabe.

Plaza dantzak, eta herri musika zein dantza kalera ateratzea du helburu egunak Castañok nabarmendu duenez, “eta animatzea urtean zehar auzo elkarteetan, emakumeen etxean, dantza taldetan, Herri Arte Eskolan, euskal dantza ikasten ari diren dozenaka eta dozenaka lagunak ikasitako hori disfrutatzeko plaza bat emanez”.

Egitaraua, urterokoaren ildotik antolatu dutela aurten ere zehaztu du dantzariak: Oreretako trikitilariak, Gaztaño Triki taldea, Errenteriako Gaiteroak, Oarsoaldeko Txistulariak, Zubietako joaldunak, Aiko Taldea eta Patxi Perez eta Konpainia arduratuko dira jai egun handia girotzeaz.

Bola joko sari handia

Aurten ere, urtero egin ohi duten moduan Erromeria Egunaren egitarauaren barruan txertatu dute Niessen elkarteak antolatutako Bola Joko Sari Handia. Foru Plazan jokatzen dute hori 10.30etik 11:30era.

Kalez kaleko bat egingo dute diana eta hamaiketakoaren ostean herrian barrena dantzariek, eta Aiko Taldeak lagunduta dantzaldi ibiltaria. Hainbat plazatan egingo dituzte geldialdiak. Herri bazkaria ere ez da faltako aurten, 400 lagunentzako tokia izango da Merkatuzarren, eta dagoeneko txartelen erdia baino gehiago saldu dituztela azaldu du Mayak. 22 euroan daude salgai Arkaitza Tabernan eta Paki saltokian; 9 euroan haurrentzat. Menua, berriz, honakoa izango da: Entsalada mistoa, bakailaoz betetako piperrak, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskia parrilan, Ezeizako pasteltxoak, ogia, kafea eta edaria. 

Herritarrak parte hartzera ahal dela baserritarrez, “baina kalez ere” deitu ditu Castañok, “dantzatzeko eta ondo pasatzeko asmoarekin”.

Mende laurdena 2025ean

Erromeria Egunak 25 urteurrena izango du 2025ean, eta horri begira aurreratu dute antolatzaileek ekitaldi berezia prestatu nahi dutela, ohikoa baino handiagoa. Hori horrela, hilaren 14an bertan, aurtengo ekitaldia bukatuta, lanean hasiko direla zehaztu du Castañok, “lehenengo erromeria, hain handia izan zen hura berreskuratzea izango da helburua. Zerbait handia egin nahi dugu, berezia”. Ildo horretan, eskerrak eman dizkie kolaboratzaile guztiei Mayak, “urtero-urtero hutsik egin gabe aritzen direlako laguntzen Erromeria Eguna posible egiteko. Datorren urtekoa berezia egin nahi dugula eta, bide batez, esfortzu txiki bat gehiago eskatu nahi diogu udalari eta beste kolaboratzaileei, zerbait ikusgarriagoa egin ahal izateko”.

Goitiak hartu du hitza bukatzeko. Erromeria Eguna “festa eguna” dela beti Errenteria-Oreretan esan du Ereintzaren lehendakariak; festa eguna, eta handia gainera: “Jende andana biltzen du festa giroan musika eta dantza uztartuta. Zentzu horretan herri osoa gonbidatu nahi dugu parte har dezan eta gozatu dezan egun honetaz, euskal dantzaren inguruan ospatzen den jai handi honetan”.

Berak ere eskerrak, kasu honetan, Errenteriako Udalari “antolaketa lanetan ematen digun laguntza eskergarengatik”. Baita ere, eguna antolatzeko parte hartzen duten boluntario guztiei. Gonbidapena beraz, herritarrei, baita herritik kanpokoei ere gerturatu eta goza dezaten. Azken eskaera bat ere egin dute; eguraldi petrala izan zen iazkoan, oso-oso txarra, “espero dugu aurten zorte hobea izango dugula eta eguraldia lagun izatea”.

 

Erriomeria Eguna

  • 10:45: Diana herriko kaleetan.
  • 10:30-11:30: XII Errenteriako Bola Joko Sari Handia.
  • 11:30: hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan.
  • 12:00: Kalez kale herriko kaleetan.
  • 12:15: Aiko taldearekin dantzaldi ibiltaria.
  • 14:30: Herri bazkaria Merkatuzarren.
  • 17:00: Erromeria Zumardian, txalapartariak eta musikariak.
  • 18:00: Patxi Perez eta konpainiaren dantzaldia Zumardian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.