Ajeari aurre egiteko, festa
Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur antxotar gazte eta ez hain gazteak. Paella jatea egin dute dozenaka kuadrillek, giro ezin hobean.
Gazteena izaten ari da gaurko festa eguna. Atzoko parrandak eragindako ajeari aurre egiteko, ederki bete dituzte sabelak Antxoko gazteek, gaurko festari eta datozen egunei behar bezala aurre egin ahal izateko. Paella jatea egin dute hamarka eta hamarka gaztek eta ez hain gaztek Gure Zumardiko Topagunean. Bazkariaren ondoren, Matraka elektrotxarangak dantzan jarriko ditu herritarrak, eta gaueko ordu txikiak arte ez da aspertzeko tarterik izango Antxon. Jarrai dezala festak!
Jarraian gaurko gazteen bazkarian HITZAk ateratako irudiak:
Hilak 5, ostirala (Gazte Eguna):
- 16:00-18:00: Hilketarik gabeko haur arrantza txapelketa jokatuko dute Marealtan, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 19:00: Matraka elektrotxaranga herrian barrena, Topaguneak antolatuta.
- 19:00: Erromeria Alkarkide txarangarekin Mimos tabernaren aurrealdean.
- 20:00: Mane Galinha Papinen.
- 21:15: Inhar Kone Papinen.
- 21:30: Helduen danborradako partaideen afaria Zaharren Tokian.
- 22:30: Irune Muguruza Papinen.
- 22:00: La Txama taldearen kontzertua Topagunean.
- 23:00-6:30: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
- 23:30: Akerbeltz Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 00:00: Lasa Papinen.
- 00:00: Helduen danborrada herrian barrena.
- 00:00: DJ Axular tabernan.
- 2:00: Khris Rios Papinen.
- 3:00: DJ La Fulana Topagunean.
- 4:00: Charles Ramirez Papinen.
Hilak 5, larunbata (Euskal Jaia):
- 6:30: Diana.
- 10:00-12:00: Plater tiraketa lokala Hondarribiko tiro zelaian, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak.
- 13:00: Nafarroako jotak Gure Zumardiko oholtzan.
- 16:00-18:00: Zirku tailerra Topagunean.
- 16:00: Mus txapelketa Hogei tabernan.
- 17:00. Helduen danborradaren Berrara igotzea.
- 18:30: Bertsolariak Mimos tabernan: Amets Arzallus, Oihane Bartra, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal.
- 19:00: Basari elkartearen danborradako luntxa elkartearen parean.
- 20:30: Salbea San Fermin elizan.
- 22:45: La Mala Ruina taldearen kontzertua Papinen.
- 23:00-6:30: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
- 23:00: Dantzaldia Luhartz taldearekin Gure Zumardiko oholtzan.
- 00:00: DJa Axular tabernan.
- 00:00: Kulto Kultibo Papinen.
- 1:00: DJ Txita (DJ Jalajabetei) Topagunearen eskutik.
- 1:30: Josetxu Piperrak Papinen.
- 3:00: DJ Itzalpeko Laguna Papinen.
Hilak 7, igandea (San Fermin Eguna):
- 6:30: Diana.
- 11:00: Haurren pala finala.
- 12:00-18:00: Marmitako txapelketa eta ondoren bazkari herrikoia eta mariatxia.
- 12:00: Meza nagusia San Fermin elizan.
- 14:30: Saltseroen bazkaria Biteri plazan. Ondoren, Tximeleta txaranga.
- 17:30: Haur danborrada herriko kaleetan barrena, erraldoia eta buruhandiekin batera. Ondoren, merienda.
- 18:00: Basari elkartearen herri kirolak Gure Zumardian.
- 20:00: Muxikoak Gure Zumardian.
- 19:00-3:00: DJ Nemux Mimos tabernan.
- 20:00: Modestorekin dantzaldia Papinen.
- 22:30: Playback lehiaketa Topagunean.
- 00:00: Modus Operandiren kontzertua Gure Zumardian. Ondoren, Kuadrillen DJ gaua Topagunean.
- 00:00: DJa Axular tabernan.
- 00:00: DJ Sagar Papinen.
- 2:00: Kuadrillen DJak Papinen.
Hilak 8, astelehena (Haurren Eguna):
- 06:30: Diana.
- 11:00-13:00: Puzgarriak Gure Zumardian.
- 11:00-13:00: Karabina txapelketa haur eta helduentzat Biteri plazan.
- 11:30: Toka eta poteko banakako txapelketa Zaharren Tokian.
- 12:30: Zaharren Tokiko jarduera guztien sari banaketa.
- 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 14:30: Haur bazkaria Biteri plazan, Xaxordak antolatuta.
- 14:30: Bazkari herrikoia Zaharren Tokian, eta dantzaldia 17:00etatik aurrera. Ondoren, Mus eta partxis txapelketak.
- 18:00: Eriz magoa Biteriko oholtzan. Ondoren, haurrentzako txokolatada.
- 20:00: Mikel Bermejoren bakarrizketa Papinen.
- 23:30: Zezensuzkoa.
- 00:00: Gaixoa ni abestuko dute, jaiei bukaera emateko.