AP-8aren zenbait tarte itxiko dituzte gauez, obrak egiteko
Autobideko Oiartzungo gasolina-zerbitzuguneko sartu-irteeran eragina izango dute obrek, baita 12. irteerari. Bi gau izango dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, obrak egin behar dituzte AP-8 autobideko zenbait zatitan, zorua konpontzeko. Igandetik astelehenera eta asteartetik asteazkenerako gauean izango dira, eta eragina izango du hainbat tokitan.
Lehenengo gauean, 12. irteerako Oiartzungo adarrari eragingo diote obrek, Baionarako noranzkoan. 02:00etatik 06:00etara bitartean itxita egongo da. Bitarte horretan, ibilgailuak Errenteria-Oreretara bidean atera behar dira, Oiartzunera joan nahi izanez gero.
Asteartetik asteazkenera Oiartzungo gasolina-zerbitzugunerako sarbidea berrituko da Behobiarako noranzkoan, eta horretarako, sarbidea itxita egongo da 03:00etatik 05:00etara. Lanak gauez egingo dira, ahalik eta gutxien eragiteko.
Beste zenbait adar itxiko dituzte. Hala nola, Astigarragan edo Lasarte-Orian ezin izango da atera igandetik astelehenerako gauean.