Iñigo Iglesias Munduko Motoziklismo Txapelketan lehiatuko da
Txekiara joan da errenteriarra hilaren 19tik 21era bitartean ospatuko den 300cc-ko Munduko Motoziklismo Txapelketa prestatzeko testak egitera.
Iñigo Iglesias errenteriarra Mostera (Txekia) joan da Super-Sport 300cc-ko Munduko Motoziklismo Txapelketa prestatzeko test batzuk egitera. Zehazki, txapelketa hori hilaren 19tik 21era artean ospatuko da.
Iglesiasek ilusio handiz bizi ditu egun hauek, lasterketak hasi baino hamabost egun lehenago test hauek egitea “luxua” baita.
Mosteko Autodromoa ondo ezagutzen du pilotuak, aurretik Nazioarteko IDM Txapelketan lehiatu eta irabazi egin baitzuen.