PSE-EE pozik agertu da Igantzin igogailua izango dutelako
Errenteriako Udal Talde Sozialistak Pontika eta Igantzi auzoak lotuko dituen igogailua eraikitzeari emandako babesa ospatu du.
Errenteriako udal talde sozialistak Igantzi auzoak Pontika eta Igantzi lotuko dituen igogailua eraikitzeari emandako babesa ospatu du.
Isaac Palencia, Talde Sozialistaren bozeramailea: “Urte asko daramatzagu gure auzoetako irisgarritasuna hobetzeko eredu argia eta koherentea defendatzen. Hauteskundeetan bi eredu aurkeztu ziren: sozialistena, Igantzi auzoaren babesa zuena eta Pontika eta Igantzi batu nahi zituena; eta EH Bildurena, helburu bakarra kostua merkatzea zuena eta inork nahi ez zuen proposamena. Denborak arrazoia eman digu eta argi utzi du EH Bilduren proposamenak ez zuela herritarren babesik“.
Bestalde, bozeramaileak gehitu du irisgarritasun planetan ez dela ageri EH Bilduk egindako proposamen bakar bat ere, eta, ildo beretik, Palenciak gogor kritikatu du EH Bilduk gai honetan egindako kudeaketa: “Mugimendu horrekin EH Bilduk duela urte batzuk eraiki behar zen igogailu bat martxan jartzeko prozesua beste urtebete atzeratzea baino ez du lortu”.
Amaitzeko, EH Bilduri lanean hasteko eta denbora ez galtzeko eskatu diote, haien hitzetan igogailu hori eraikitzea ezinbestekoa baita Igantzi auzorako eta Pontikarekin lotzeko. “Borondatea izanez gero, datorren urtean martxan egon liteke”, amaitu du Palenciak.