Xanistebanetan hesiak zaintzeko izena emateko epea, zabalik
Oiartzungo Udalak prozesua abiarazi du, festetan hesiak zaintzen egoteko 11 lagun kontratatzeko. Hilaren 24an izango da zozketa.
Oiartzungo Udalak kontratazio prozesua abiarazi du gaur, xanistebanetan hesiak zainduko dituzten 11 pertsona kontratatzeko. Hilaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak. Udaletxeko harrera edo egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke eskakizuna.
Hiru dira bete beharreko baldintzak: 18 urte beteta izatea, oiartzuarra izatea eta euskarazko B2 maila edo baliokidea egiaztatzea. Udalak gogorarazi duenez, batxiler edo goi-mailako lanbide heziketa ikasketak euskaraz egin dituztenek B2 euskara egiaztagiria eskatu dezakete Eusko Jaurlaritzan. Ziurtagiririk ez dutenek euskara froga egiteko aukera izango dute.
Hautagaien artean zozketa egingo dute, laguntzaile izango diren 11 langileak aukeratzeko. Hilaren 24an egingo dute, 15:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan egon beharko dute izena eman dutenek.