Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Karmengo Jaietan bertakoentzako bi aparkaleku egokituko ditu udalak

Ostiralean abiatuko diren karmenen harira, bertakoentzako bi aparkaleku zabalduko ditu udalak: Rodolforen orube zaharrean eta Hospitalillon.

Rodolfo enpresaren orube zaharrean egokituko dute aparkalekua.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/07/08

Ostiralean (hilak 12) abiatuko diren Karmengo Jaien harira, Antxon egin bezala, Trintxerpen ere bi aparkaleku egokituko ditu udalak trintxerpetarrentzako. Cirizako aparkalekuan barrakak eta ohiko feria ezarriko direnez, alternatiba gisa, Rodolfo enpresaren orube zaharrean eta Hospitalillon aparkatzeko aukera izango dute bertakoek. Rodolfo zegoen guneko orubea asteazkeneko 8:00etan zabalduko dute, hilaren 18ko 20:00ak arte; Hospitalilloko aparkalekua berriz, osteguneko 11:00etatik hilaren 14ko 20:00ak arte izango da erabilgarri.

Horrez gain, festak iraun bitartean Euskadi etorbide oinezkoentzako erreserbatuta egongo denez (ezingo da autorik aparkatu asteazkeneko 18:00etatik hilaren 18ra arte) ibilgailuen mugikortasuna eta aparkaleku aukerak errazteko zenbait neurri hartuko ditu udalak. Hala, osteguneko (hilak 11) 8:00etatik aurrera moztuko dute Euskadi etorbidea, eta beharren arabera ibilgailuz husten joango da. Ostegunean hutsik egon beharko du kaleak. Soilik zamalanak egin behar dituztenek izango dute sarbidea, baldin eta ekitaldirik ez badago eta segurtasuna bermatuta badago.

Euskadi etorbidea itxita dagoen egunetan, zirkulazioa San Pedroko herrigunera desbideratuko da, Esnabide kaletik aterata, Gran Sol kaletik jarraitzeko, eta handik Borda-Enea eta Oiartzun kaletik Azkuene kaleraino.

San Pedrora iristeko Azkueneko bidegurutzetik jo beharko da, Jaizkibel-Ulia Etorbidea-andonaegi-Arrandegi korridoreari jarraituz, Euskadi etorbidetik jarraituz. San Pedroko goiko aldea, Poblado, Pablo-enea, Salinas eta Marques de Seoane kaleen goialdera joateko Azkuene kaletik sartu beharko dira autoak, aipatutako korridore hori jarraituz, eta Ternua edo Euskadi etorbidea erabiltzeko aukera izango da.

Aldaketak autobusetan
Jaiak iraun bitartean autobusek San Pedro zerbitzua ematen jarraitzeko asmoz, udala lanean ari da zerbitzua egokitzeko. Udalak gogorarazi du karmenetako errepide mozketek eta Adinberriko obrek eragina izango dutela E07, E08, E09 eta DB38 autobusetan. Afekzio horiek “bizilagunentzako ahalik eta arinenak izan daitezen”, autobus publikoek Lonjara doazen kamioiek San Pedrora iristeko egiten duten ibilbide bera egitea proposatu du udalak. Hau da, Anklako biribilgunetik Aduana kalera jo eta portu eremutik jarrai dezatela, Euskadi etorbidean moztutako tartea ekidin eta Esnabide kalea hartu arte. Gaur froga bat egingo dute ibilbide hori egingarria ote den zehazteko eta horren arabera erabakiko dute zein zerbitzuk egingo duten ibilbide hori, eta zein maiztasunarekin.

Iraitz Pazos alkateordeak aipatu du alternatiba hauen bidez “udalak apustu garbia egin nahi duela herriko jaiei begira inor atzean utziko ez duen mugikortasun publiko, iraunkor eta segurua bermatzeko”. Publikoki eskertu nahi izan ditu Portu Agintaritza eta aldundia, “soluzio bat bilatzeko izan duten jarreragatik”: “Ezinbestekotzat jo dugu sanpedrotarrei zerbitzua ematen jarraitzea, kontrakoak ondorio larriak izango lituzkeelako ospitalera jo behar dutenen edo, besterik gabe, Eskalerillaseraino iristeko edonolako zailtasunak dituztenen mugikortasunean”, erantsi du alkateordeak.

Bukatzeko, aipatu du udalak “lehenbailehen” jakinaraziko duela zerbitzu horiek jasango dituzten afekzioak eta alternatibak zeintzuk izango diren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.