Nork irabaziko du gazte eta beteranoen arteko desafioa?
Oiartzun Irratiaren 25. urteurrena dela eta, 'desafiyua' jokatuko dute datorren larunbat eguerdian. Hitzak zozketa egingo du.
San Fermin Egunean 25 urte bete ziren Oiartzun Irratiak lehen emisioa egin zuenetik. Urteurren borobila ospatzeko asmoz, egun osoko festa antolatu dute datorren larunbaterako, hilak 13.
Egitarauaren barruan, herriko gazte eta beteranoen arteko desafioa egingo dute. Horren harira, Oarso Bidasoko Hitzak porra antolatu du, apustu egiteko.
Saria Oiartzun Irratiaren produktu-sorta bat izango da, katiluak, kamisetak eta poltsa batek osatua. Parte hartzeko epemuga datorren ostirala, hilak 12, izango da, 14:00etan.
Parte hartzeko orrialdea hemen klik eginda aurki daiteke.
Oiartzun Irratiaren 25. urteurreneko festaren egitaraua, berriz, hemen kontsulta daiteke.