Xanistebanetan ez da haur danborradarik izango
Entseguetara behar adina haur hurbildu ez direlako eta gutxieneko kopurua bete ez delako, bertan behera geratuko da danborrada.
Ergoiengo Jai Batzordeak eta Haurtzaro Ikastolak xanistebanetako haurren danborrada antolatu izan dute. Eragile horiek “pena handiz” jakinarazi dutenez, aurten ez da haur danborradarik izango, “35 urtean lehen aldiz”.
Horren arrazoiak azaldu dituzte: ekitaldia prestatzeko entseguetara ez da behar bezain jende agertu, eta, ondorioz, gutxieneko parte hartzaile kopurua izatera ez dira iritsi. Bertan behera uztea erabaki zuten.
Antolatzaileek “bereziki” eskertu nahi izan dituzte orain arte ekitaldi hori babestu dutenak, baita parte hartu dutenak ere.