Balkoitik balkoira, bertsotan
Balkoi batean Maialen Lujanbio eta bestean Amets Arzallus. Balkoiak, Xenpelar Etxekoa eta Joxepa Antoni Aranberrikoa. Bihar izango da saioa.
Tradizioa, transmisioa eta transgresioa. Balkoitik balkoira. Biharko (hilak 11, osteguna) Bertsotan, balkoitik balkoira proposamena antolatu dute Joxepa Antoni Aranberri anitzenea etxe duten eragile eta elkarteek. Izenak garbi dio: bertsolariak balkoitik balkoira bertsotan ariko dira 19:00etatik aurrera, Madalen kaleko bi balkoi esanguratsutatik. Bertsolariak, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Balkoiak, Xenpelar Etxekoa eta Joxepa Antonio Aranberri eraikinekoa.
Izaeraz beteko dute Oreretako erdialdeko kale zaharra Lujanbiok eta Arzallusek. Baliteke eraikinei izena jarri dieten herriko bi bertsolari historikoen papera jokatzea bi bertsolariek, Joxepa Antoni Aranberrirena nahiz Juan Frantzisko Petriarenarena alegia. Usteen ataletik at dagoena da ikusleak gora begira jarriko dituztela biek ala biek, bertsoekin gozatzen. Joxepa Antoni Aranberriko biztanle diren Badalabek, Xenpelar Bertso Eskolak, SOS Arrazkeriak eta Lau Haizetarak jendez bete-betea ikusi nahi dute Madalen kalea 19:00etatik aurrera.