Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Karmengo Jaietan autobus zerbitzua bermatuko diete sanpedrotarrei

Udalaren, portuaren eta aldundiaren lankidetzari esker, behin-behineko mugikortasun plana adostu dute datozen egunetarako.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/07/11

Joan den astelehenean (hilak 8) udalak aurreratu bezala, udalaren, portuaren eta aldundiaren lankidetzari esker, Trintxerpeko jaietan autobus publikoko zerbitzua bermatuko diete sanpedrotarrei eta festetara datozen bisitariei. Hiru aldeek karmenetarako behin-behineko mugikortasun plana adostu dute egun hauetan, udaleko iturrien arabera, “autobusak sanpedrotarrei eta goiko auzoetako bizilagun zaurgarrienei zerbitzua ematen jarrai dezan”.

Hala, jaiek iraun bitartean San Pedrora doan Euskadi etorbidea ibilgailuentzako itxita izango denez, autobus publikoak San Pedrora iriste aukera izaten jarraituko du, portuko eremutik. Asteartean proba bat egin zuten zerbitzuaren funtzionamendua egiaztatzeko, eta Iraitz Pazos alkateordearen arabera, “ongi” atera zen proba hori, baian halere, prebentziorako moldaketa bat egitea adostu zuten hiru aldeek. “Proba egiteko unean ez zegoen ez trafikorik ez gaizki aparkatutako ibilgailurik, eta autobusa nahiko justu sartu zen eremutik. Horregatik, bai gidariak eta baota bertan zeuden agintariek ere, erabaki zuten balizko blokeo bat ekiditeko ibilbide hori 10 metroko autobus txiki batekin egingo dela egunotan”, azaldu du Pazosek.

Hortaz, E08 linearen zerbitzua ohiko moduan mantenduko da, hau da, kai eremutik sartuko da orduero eta goiko auzoetatik egingo du itzulia. Autobus txiki horrek Azkuenetik Ainguraren biribilgunera doanean lanzadera zerbitzua emango du, Ciriza atzealdeko eremura hurbilduz herritarrak. “Alegia, San Pedrotik datorren norbaitek gero ospitaleko autobusa hartu nahi badu, aukera izango du Cirizan jaitsi eta autobus adlaketa doan egiteko orduero”, erantsi du alkateordeak.

Hori bai, larunbateko (hilak 13) 14:00etatik aurrera eta igandean ez da zerbitzu hori izango, ordutegi horretan autobusak ezingo baitu portu eremutik igaro, kaia zainduko duen langilerik ez dagoelako, eta bera arduratzen delako portuko hesiez.

Aldaketak
Gainerako lineetan ere aldaketak izango dira. E07 eta E09 lineen ibilbidea honakoa izango da: Carbonesetik igaro, buelta eman eta Cirizako orubean bukatuko du bidea. D38 lineak bere ohiko geltokiak mantenduko ditu, baina ibilbidea moldatuko du: San Pedro hiribidetik sartuko da Trintxerpera, Jaizkibel kaletik igoko, Ulia etorbidea zeharkatu eta Azkuenetik jaitsiko da berriro Donostiarantz joateko.

Teo Alberro alkateak honakoa esan du: “Ezarritako irizpidea izan da lanegunetan eta ohiko ordutegian autobus zerbitzu minimoa mantentzea, gehien bat jende zaurgarriena arretarik gabe ez uzteko. Horregatik ahalegindu gara goiko auzoetako ibilbide mantentzea, hor bizi den jendeak duelako mugikortasun arazo handiena herri erdigunera iristeko”. Bide batez, eskerrak eman dizkie aldundiari eta Portu Agintaritzari: “Elkarlana eta euren laguntza ezinbestekoak izan dira bermatzeko Karmengo Jaietan zehar sanpedrotarrek garraio zerbitzu publikoa izaten jarraituko dutela, eta egunotan ere mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten jarraituko dugula Pasaian”.

Erlazionatutako edukiaKarmengo Jaietan bertakoentzako bi aparkaleku egokituko ditu udalak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.