Odol emaile berriak behar dituzte Antxon
Datorren asteazkenean (hilak 17) izango da odola emateko hurrengo saioa, Antxoko anbulatorioan.
Pasai Antxoko Odol Emaileek jakinarazi dutenez, datorren asteazkenean (hilak 17) izango da odola emateko hurrengo saioa. Antxoko anbulatorioan ariko dira 16:30etik 20:15ak bitarte. Taldekoek gogorarazi dute COVID 19arekin zerikusia duen sintomarik izanez gero, ez joateko.
Joan den hilean, ekaineko saioan hain zuzen, 31 poltsa jaso zituzten, horietako bat emaile berria izan zelarik. Beste behin ere, emaile berriak beharrezkoak direla gogorarazi dute Antxoko Odol Emaileek, “naturaltasunez izaten diren bajak ordezkatzeko”.
Jendea ez pilatzeko ordua emango diete aurretik emaileei.