Oker kobratutako ondasun higiezinen gaineko zerga itzuli diete pasaitarrei
2024ko ordainagirietan akats bat antzeman da, eta ondorioz, ofizioz itzuli dira jada kobratutako ordainagiri guztiak.
Pasaitar asko ohartuko ziren jada, baina aurtengo Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordainagirietan akats bat izan dela jakinarazi berri du udalak. Joan den astelehenean (hilak 8) ordainagiri guztiak kobratu zituzten, oker. Dena den, atzo bertan (hilak 10) kobratutako guztiak itzuli zituzten. Helbideratuta ez zeuden gainerako ordainagiriak ahal bezain laster itzuliko ditu udalak.
Dagokion berrikuspena egin ondoren, aurtengo OHZren ordainagiriak ordaintzeko beste epe bat onartuko dute, eta aurki jakinaraziko dute epe hori, ohiko bideetatik.