Xanistebanetako bazkari feministarako txartelak, salgai
Abuztuaren 4an egingo dute bazkari feminista, menu beganoarekin. Sarrerak txokolategian eros daitezke.
Xanistebanak prestatzeko lanean buru-belarri ari dira Oiartzungo eragileak. Tartean da herriko mugimendu feminista. Urtero bezala, herriko festa nagusietan bazkari feministan egingo dute. Abuztuaren 4an izango da; aurten, igandearekin.
Bazkariko menua beganoa izango da. Bertara joan nahi dutenek Mendiburu kaleko txokolategian erosi beharko dituzte txartelak. Txartel arruntak 15 euroko prezioa izango du, eta haurrek eta lanik ez dutenek 12 euro ordainduko dituzte. Txartelak bazkariaren eguna baino astebete lehenagora arte eros litezkeela jakinarazi dute.
Bazkaria zimitiyo-an jartzen den txosnan izango da, 14:30ean hasita.