Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Mintzalagun egitasmoak 26 partaide berri izan ditu aurtengoan

Bigarren urtez egin dute Mintzalagun egitasmoa Pasaiako lau barrutietan. Datorren ikasturtean ere egitasmoa sustatzen jarraituko dute.

Mintzalagunak Artikutzara egin zuten bisita gidatuan.
Leire Perlines Apalategi
Pasaia
2024/07/12

Bigarrenez sustatu dute elkarlanean Pasaiako Udalak, Udal Euskaltegiak eta Txirrita AEK Euskaltegiak Mintzalagun egitasmoa Pasaiako lau barrutietan, eta lorpenen artean Antxon sortu den ‘Gurasolagun’ talde irekia azpimarratu dute. Ostegunero Axular Plazan biltzen ziren, eta gurasoek seme alaben aurrean helduen artean euskarari eustea badagoela erakustea izan da helburua.

Boluntarioak aritzen dira horretan jardunean, eta aurtengoan hemeretzi talde eta 80 lagun aritu dira urritik ekainaren amaiera arte astero biltzen. 80 horietatik 59 bidelariak izan dira; euskara hobetu nahi izan dutenak, alegia, eta beste 21ak, aldiz, bidelagunak, euskaldun zaharrak eta ikasitako “euskaldun osoak”. Partaideen profila ere aztertu dute, eta emaitzek diotenez %62 emakumeak izan dira, eta batez besteko adina 54 urtekoa izan da. Gainera, 26 partaide berriak izan dira.

Bestalde, egitasmoa lau barrutietara iritsi izana garrantzitsua izan dela diote antolatzaileek, “izan ere, barruti bakoitzean kideen profila aldatzen bada ere, parte hartzaileei egindako asebetetze inkestan jasotakoaren arabera, leku guztietan ikusten dute ekimen honen beharra”. Era berean, gehitu dute mintzalagunek “oso ondo” baloratu dutela egitasmoa, bereziki “euskaraz praktikatzeko eta lagun berriak egiteko ematen duen aukerarengatik”.

Laura Ré Euskara zinegotzia pozik agertu da: “Egitasmoaren xedeetako bat euskararen erabilera handitzeko ekarpen bat egitea da, eta gure ustez Mintzalagun egitasmoak bete-betean asmatu du ahalegin horretan”. Hala ere, lanean jarraitu beharra dagoela azpimarratu du zinegotziak: “Egitasmo honi esker euskara gehiago erabili den arren, oraindik erabilera handitzeko tartea dagoela uste dute partaideek”.

Kanpo ekintzak ere bai

Asteroko hitzordua, ordea, ez da izan ikasturtean zehar egin duten jarduera bakarra, hainbat kanpo ekintza ere antolatu baitituzte hilabeteotan: Euskal sukaldaritza tailerrak, ‘Txikiren’ bakarrizketa, Mater itsas museoarekin irteera didaktikoa, ‘Gurasolagun’entzako gozogintza tailerra, Artikutzara bisita gidatua… Patxi Azparren, Pasaiako Mintzalagun egitasmoko dinamizatzailea: “Ekintza osagarriak oso garrantzitsuak izan dira egitasmoa erakargarriagoa izateko, eta, batik bat, taldeetan sakabanatuta aritu diren partaideen arteko sarea osatzeko”.

Ondorioz, datorren ikasturtean ere egitasmo hori sustatzen jarraituko dute “Pasaian euskaraz bizitzea gero eta errazagoa izan dadin”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.