Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaEuskara

Udan ere, harremanak euskaraz

'Uda plazan' izeneko egitasmoa martxan jarri du Oiartzungo Udalak. Herrira etorri berri diren gazteekin jarduerak egiten dituzte, euskaraz. Helburua da hizkuntzarekin harremanik ez etetea eta herria hobe ezagutzea.

uda plazan Hiru astez arratsaldero geratzen ari dira, astelehenetik ostiralera, bi orduz. DBHko sei ikasle ari dira parte hartzen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/07/12

Oiartzunera, Euskal Herriko beste txoko gehienetara bezala, gero eta gehiago dira estatuko mugetatik at datozen pertsonak. Herrian lur hartzen laguntzeko iniziatibak martxan dira. Horietako bat da ikastetxeetan euskara ikasteko laguntza ematea. 

«Hogei urte daramatzagu Oiartzunera atzerritik etorritako haurrei ikastetxeetan laguntza ematen. Lehenengoak Ekuadorkoak eta Marokokoak izan ziren, 2004an. Lehenak Haurtzaro Ikastolara joan ziren, eta bigarrenak, Elizalde Institutura», gogorarazi du Aitziber Arnaiz udalaren Hizkuntza Normalizaziorako Saileko teknikariak.

Eusko Jaurlaritzak badu HIPI izeneko programa bat, etorri berri diren ikasleei laguntza emateko. Oiartzunen, baina, ratioak ez dira betetzen, eta ezin dute laguntza hori jaso ikasturtean zehar, Arnaizek azaldu duenez. «Etorri berri kopuru jakin bat behar da, eta Oiartzunen ez da betetzen». Duela bi hamarkada, beraz, AEKrekin hitzarmen bat sinatu zuen udalak, eta horren arabera, euskaltegiko irakasle bat izaten da Oiartzunen lur hartu berri duten ikasleei laguntza ematen diena. «Errefortzu horiek ahal genuen moduan ematen hasi ginen, aurrekontu mugatuarekin», adierazi du Hizkuntza Normalizaziorako teknikariak. Hogei urte pasatu dituzte horrela, diru partida berarekin gero eta gehiago diren etorri berriei laguntza emateko. Agintaldi honetan «lehentasunezko» ildoa bilakatu da udal gobernuarentzat: diru partida handitzea erabaki dute, zerbitzu gehiago eman ahal izateko.

Herriko ikastetxeetan D eredua ezarrita dago. Kezka bat dute: udara iristearekin batera, etorri berri gehienek etena izaten dute euskararekin. «HHko eta LHko ikasleek, behintzat, uztaila dute hizkuntzarekin harremana edukitzeko, udalekuen bitartez. Baina DBHkoek ez dute ezer ere ez. Aurten, udalak apustua egin duenez, pertsona bat ari da gazteekin lanean, Uda plazan izeneko programaren barruan», azaldu du Arnaizek. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin aritu dira elkarlanean langile hori aurkitzeko.

Aisiari dagozkion jarduerak egiten dituzte, baina euskarari «zentraltasuna» emanez. DBHko maila guztietako gazteak daude; sei dira guztira. Hiru asteko iraupena izango du Uda plazan egitasmoak, eta astelehenetik ostiralera bina orduz arituko dira, bazkaldu ondorengo orduetan. Euskararekiko lotura ez eteteaz gain, beste helburua da herria zein herritarrak hobeto ezagutzea. Herria ezagutzeko jarduerak egingo dituzte: eskalada, bizikleta, igerilekura joango dira, tailerrak, kiroldegia erabiliko dute, Orean ogia egingo dute, Arditurrira joango dira…

Programa aurten eta iaz etorritakoei eskainiko zaie. «Ikastetxeetan egiten dena ez da nahikoa, eta etorri berri direnen kasuan, hiru hilabete pasa ditzakete euskararekin inongo harremanik izan gabe. Urte osoan ikasitakoa galdu egiten dute udaran, baldin eta ez badute bere sarea herrian ehunduta», nabarmendu du Arnaizek. Horrek ikasketa prozesuan eragin handia du, ia zerotik hasi behar dutelako, eta euskara behar dutelako gainontzeko ikasgaietarako. «Horregatik», zehaztu du, «gure helburua da, iritsi bezain pronto, ahalik eta euskara gehien eskaintzea. Ongi datorkie akademikoki, baina baita harreman pertsonalen arloan ere. Garrantzitsua da, beraien adineko gazteekin harremanak egiten joateko eta pixkanaka oiartzuar sentitzen laguntzeko».

uda plazan

Pasa den asteko asteazkenean Katuxulo rokodromoan izan ziren arratsaldea pasatzen,
Ergoienen.

Udalarentzat euskararen normalizazioa ardatz estrategikoa dela esan du udal teknikariak, eta ahal den esparru gehienetara eramatea dela beraien helburua. Haur eta gazteen kasuan, argi dute zama guztia ezin dutela ikastetxeen esku utzi. Oiartzunek, «udalerri euskaldun gisa», ardura duela gaineratu du: «Udalerri euskaldun batera etortzen den gazte etorri berriak, alde batetik, euskararen beharra gehiago nabarituko du, eta aukera gehiago izango ditu erabiltzeko. Arazoa da, baina, ratioek ez digutela ematen Jaurlaritzak beste inbertsio batzuk egiteko. Horregatik udalak esku hartu behar du». Ikasleek, duten adina eta mailaren arabera, errefortzu orduak jasotzen dituzte, ikastetxean bertan.

Jarrera, positiboa

Uda plazan egitasmoan parte hartzen ari diren DBHko gazteak —lau mailetakoak— sei dira. Jatorri ezberdinak dituzte: hiru Hondurasekoak dira, eta bana Kolonbiatik, Marokotik eta Nikaraguatik Oiartzunera etorritakoak. Beñat Felipek osatzen du zazpikotea; bera da taldearen dinamizatzailea.

Jakinarazi duenez, sei gazteetatik lauk ez dute euskara ulertzeko «batere zailtasunik», baina beste biak «pixka bat atzean» geratzen direla hizkuntzarekiko ulermen gaitasunari dagokionean. «Saiatzen naiz beste kideei azaltzen, ahal bada gaztelaniarik sartu gabe, baina egia da batzuetan ezinezkoa dela, eta segurtasunagatik edo ongizateagatik gaztelaniaz egin behar diedala».

Uda plazan egitasmoan parte hartzen ari den taldekide bat pasa den maiatzean iritsi zen Oiartzunera, eta harekin gaztelaniaz «dezente» egin behar dela aitortu du Felipek. «Hala ere», jarraitu du taldearen dinamizatzaileak, «prestutasun handia dauka euskararekiko, eta hori gozada bat da».

Taldeko kideen jarrera positiboa nabarmendu du. Izan ere, Felipek uste zuen udaran horrelako egitasmo batean parte hartzeko «errezeloa» izango zutela gazteek, baina uste hutsean geratu zitzaion hori. Ulertzen ez dutenean, galdetzeko prest egoten dira, eta pixkanaka ezagutzen ari diren hizkuntzarekiko «interesa» dutela ziurtatu du. «Izan ere, euskaraz adierazteko zailtasunak dituzte, eta esaldi solteez gain, gaztelaniara jotzen dute zerbait garatuago esplikatu beharko badute. Normala den bezala».

Beñat Felipek lehenengo asteari errepasoa eman dio [astelehenean eman du elkarrizketa]. Astelehenetik ostiralera elkartzen dira, egunean pare bat orduz. Lehenengo egunean, ohikoa den moduan, aurkezpenak egiteko eta elkar ezagutzeko momentua izan zen. «Gurasoekin etorri ziren, eta pixka bat lotsatuta zeuden. Joan zirenean, hainbat jolas egiten aritu ginen, elkar ezagutzeko, eta elkarrizketa goxo bat edukitzen saiatu ginen».

Gazteak Euskal Herri atlantikora etorri dira bizitzera, eta hori ez da eguraldi ona egingo duen sinonimo. Horrela pasa zitzaien lehengo asteko asteartean: igerilekura joateko asmoa zuten, baina euriak zapuztu zuen plana. Alternatiba Landetxe plazako topalekuan aurkitu zuten: bertako jolasak aprobetxatu zituzten, euren arteko olinpiadak egiteko, Biyurrieneak duela gutxi egin duen bezala. Futbolinean, dardo jaurtiketan, mahai-tenisean eta mahai-jolas batekin aritu ziren nor baino nor.

Asteazkena ere teilatupean pasatu zuten, eta asteko plater nagusia izan zen: Ergoiengo bidea hartu, eta Katuxulo rokodromoan eskalada saioa egin zuten. «Ikaragarri flipatu» zutela ziurtatu du Felipek. Izan ere, edozer gauza egiteak errutinatik ateratzen ditu gazteak. «Beraien errealitatea asko da familiarekin egotea, edo telebistaren zein mugikorraren pantailara begiratzea. Eskalatzen, bi orduak konturatu gabe pasa zitzaizkien».

Ostegunean igerilekura joateko saiakera egin zuten, baina egun horretan ere meteorologiak bere legea ezarri zuen, eta beste zerbait pentsatu behar izan zuten. Solasean aritu ziren, norberaren ibilbidea kontatuz, norberak nahi zuen punturaino. «Euskaraz, ahal bazen», zehaztu du Felipek. «Gustura-gustura zeuden, eta nabaritu nuen atsegin zitzaiela beraien kontuez aritzeko topaleku bat edukitzea».

Hiru ostiraletarako solasaldia du programatuta Felipek. «Herriko taberna batera joango gara, han hizketan aritzeko. Pasa den ostiralean Kastro Berrira joan ginen, eta hango terrazan aritu ginen freskagarri batzuk edaten eta patata-zorroak jaten. Esan nien interesa pizten dien gai bat papertxo batean idazteko, eta terrazan elkarrizketa eramaten aritu ginen. Oso interesgarria izan zen. Gazteak dira, baina nabari da beste bizitza batzuk eraman dituztela, eta beste errealitate batzuk bizitu. Ukitu egiten duten elkarrizketak atera ziren». 

Bizimodu soziala, orain arte, ez da bere adineko herrikideek egin dezaketena, dinamizatzaileak azaldu duenez: plazara atera, eta lagunekin jolasten ibiltzea. «Ez daukate sare handirik oraindik, eta hirugarren eguneko jardueraren ondoren, proposatu zuten Whatsapp talde bat sortzea. Lagun talde bat, behintzat, osatu dute».

Euskara eta integrazioa

Felipe pozik dago, lehen astetik «emaitzak» ematen ari delako egitasmoa. Argi du euskara dela lehenengo helburua, baina berak badu erronka pertsonala: «Herriko partaide direla sentiaraztea, beraien txokoa dela hau. Jaioterriko kontuez hitz egiten dute hemengoarekiko atxikimendurik ez dutelako».

uda plazan

Ostiraletan solasaldia egingo dute herriko taberna batean.

Euskararekin lotura duen pertsona erreferentziala sortzea da beste helburuetako bat, irakasleengandik aparte. «Ikusarazi nahi dugu euskarak baduela bere erabilgarritasuna eguneroko mundu akademikotik at. Euskara sozializatzeko eta bizitzeko modu bat ahal duela izan erakutsi nahi dugu».

Irakurketak egiteko oraindik goiz dela aitortu du, eta oraindik ezin dela neurtu iniziatibak duen eraginkortasuna. Hori bai, nahiz eta hiru asteko epea murritza izan daitekeela jakitun den, dinamizatzaileak esan du «ezer baino hobea» dela, eta bera saiatzen dela Uda plazan iniziatibak irauten duen bitartean erreferente euskaldun izaten.

Oiartzungo Udalaren zein Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen jarrera eskertu nahi du Felipek. «Niri ardura eman didate, baina aldi berean baliabide guztiak utzi dizkidate nahi dudana egiteko, eroso sentitzeko eta nahi bezala moldatzeko. Inplikazio totala izan dute ideiarekin».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.