GI-20ko adarra astelehen gauean itxiko dute zorua konpontzeko
Beraundik GI-20 errepiderako sarreran ariko dira lanean, eta 22:00etan itxiko dute bidea. Oiartzungo sarrera erabiltzea gomendatu dute.
Astelehenetik astearterako gauean, uztailaren 15 eta 16 artean alegia, zorua konpontzeko lanak egingo dituzte Behobiako noranzkoan; itxita egongo da bidea.
Errenterian hasiko dira lanak, Beraundik GI-20 errepiderako sarreran, eta lau orduz egongo da itxita bidea, 22:00etatik 02:00etara. Alternatiba gisa Oiartzungo sarrera erabiltzea gomendatu dute.