Sutea piztu da Alfonso XI.a kaleko etxe batean
Azken solairuko etxebizitza batean piztu da sutea. Suhiltzaileek sei pertsona jaitsi behar izan dituzte teilatutik.
Sutea piztu da Alfonso XI.a kaleko etxebizitza batean, 13 zenbakiko azkeneko pisuan, 16:00ak inguruan. Irun, Donostia eta Zarauzko suhiltzaileak bertaratu dira, eta garretatik babestu nahi zuten sei lagun jaitsi behar izan dituzte etxebizitzako teilatutik.
Suhiltzaileez gain, anbulantziak, ertzainak eta udaltzainak bertaratu dira. Azken erakunde horren iturriek HITZAri jakinarazi diotenez, eraikina hustu behar izan dute, eta, lehen momentu batean, kalean bertan artatu dituzte bizilagunak, arkupetan.
Ondoren, etxearen parean dagoen Niessengo auditorioa irekitzea erabaki dute, kaltetuta izan diren bizilagunei arreta modu erosoago eta intimoago batean artatu ahal izateko.
Momentu honetan (17:30ean), suhiltzaileak lanean ari dira piztu duen sua kontrolatzeko. Nafarroa etorbidea itxita dago ondoko biribilgunetik Alabergakoraino.