Itsaso osasuntsu bat lortzeko, Zero Zabor Uretan egitasmoa
Itsasoko hondakinen arazoari irtenbide bat emateko asmoarekin egingo du egonaldia Pasaian Mater ontziak uztailaren 24tik 26ra.
Zero Zabor Uretan kanpainarekin eman diote hasiera ‘itsaso osasuntsu baten aldeko itsas zeharkaldiari’ Mater Ontzi Museo Ekoaktiboan, eta, uztailean zehar euskal kostaldeko hainbat portutan egingo dute egonaldia; Pasaian, kasu. Kanpainaren seigarren edizioa da aurtengoa, eta ‘Hondakinik onena, sortzen ez dena’ lelopean hausnarketa prozesu parte hartzaile bat sortzea eta hondakinen arazoari irtenbide bat ematea dira helburuak.
Kanpaina honek plastikozko kutsaduraren aurkako Plastic Free July hilabetearekin egiten du bat, eta Pasaian publiko guztientzako doako jarduera parte hartzaileak eskainiko dituzte. Zehazki, uztailaren 24tik 26ra artean egongo dira San Pedroko kaian.
Uztailak 24, asteazkena
- 19:00 Itsas Erraldoien martxa
Uztailak 25, osteguna
- 10:30-14:00 Itsas hondakin eta mikroplastiko arrantza
- 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Dinamikak portuan
Uztailak 26, ostirala
- 11:00-14:00 Bisitak ontzi museora
- 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Dinamikak portuan
- 17:00 Sormen birziklatze tailerra