Zarranz familiak egindako argazkiak, Xenpelar Etxean
'Herri baten eraldaketa. Zarranz familiaren argazkiak' argazki erakusketa zabaldu du udalak Xenpelar Etxean.
Herri baten eraldaketa. Zarranz familiaren argazkiak erakusketa zabaldu berri du udalak Xenpelar Etxean. Erakusketa horrek Errenteria-Oreretak bizitako eraldaketa erakusten du Zarranz familiaren begietatik, edo hobe esan da, beraien kamarekin jasotakoaren bidez. Gabino Zarranz Navascues eta Purificacion Garcia Correa 1925ean heldu ziren udalerrira Nafarroatik. Sei seme-alaba izan zituzten eta horietatik hiru gutxienez argazkilaritzan aritu ziren profesionalki.
Bere argazki baliotsua dohaintzan eskaini dio familiak Errenteriako Udalari, eta Xenpelar Etxean jasotakoa, dohaintza horien lagin txiki bat da. Hilaren 27ra arte izango da zabalik erakusketa, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara, eta madalenetan ere zabalik izango da.