Karmengo Amaren eguna da gaur, eta hitzordu garrantzitsua izan dute trintxerpekoek: Marinelen danborrada. Jaietako azkena izan da gaurkoa.
Freedom call, Koven eta Blast Wave ariko dira Xabier Olaskoaga plazan larunbatean 22:30ean hasita. Doakoa da kontzertua.
Oiartzun Irratiaren 25. urteurrenaren festan izan zen desafioaren harira zozketa egin du Hitzak. Irabazlea Araitz Sagarna Larrañaga izan da.
Aurten 168 familiek eta etxebizitzek izango dute %40ko hobaria hondakinen zergan konpostaje programan parte hartzeagatik.
Herriko jaietako egitarauaren baitan antolatu dituzte bi ekintza horiek. Donibaneko jaiak uztailaren 24tik 31ra izango dira.
Oiartzungo abesbatzak udako kontzertua eskainiko du. Jon Oñatibia sortzailearen piezak sartuko dituzte, baita Busto jubilatu berriarenak ere.
'Herri baten eraldaketa. Zarranz familiaren argazkiak' argazki erakusketa zabaldu du udalak Xenpelar Etxean.
Hilaren 21etik 24ra gaueko zerbitzu bereziak egingo dituzte Donibane-Donostia (E71), Oiartzun-Donostia (E72), Errenteria-Donostia (E75) eta Hondarribia-Donostia (E77) arteko autobus lineek.