Gazte eta beteranoen desafioaren porrak badu irabazlea

Oiartzun Irratiaren 25. urteurrenaren festan izan zen desafioaren harira zozketa egin du Hitzak. Irabazlea Araitz Sagarna Larrañaga izan da.

desafiyua irabazleak

Oiartzun Irratiak 25. urteurrena ospatzeko festa egin zuen pasa den larunbatean. Ikusmin handienetakoa sortu zuen ekitaldietako bat herriko gazte eta beteranoek egindako herri kiroletako desafiyua izan zen. Jo eta su aritu ziren trontzatan, zakutan, karretilan, txikortan eta aizkoran.

Ordu erdi bueltako saioaren ondoren, gazteak izan ziren irabazle. Baina tartea ez zen hainbestekoa izan: minutu batekoa.

Oiartzungo gazteen taldea ez zen zerbait irabaztea lortu zuen bakarra izan. HITZAk porra antolatu zuen desafioarekin, eta irabazlea badu: Araitz Sagarna Larrañaga.

Oiartzun Irratiaren produktu-sorta bat jasoko du: kamiseta, katilu eta poltsa bana.

Bestalde, larunbateko egun borobilaren irudi gehiago ikus daitezke, Oiartzun Irratiak berak pasatako argazkiekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.