Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Lanbarren industrialdeko Arañaburu errepidea konponduko dute

Uztailaren 29an hasiko dira lanak, eta hainbat aldaketa izango dira trafikoan, lanek iraun artean. Higadura handia du errepideak.

arañaburu Arañaburu errepideko jaitsiera bi noranzkoetakoa bilakatuko da obrek iraun artean [Arg.: Google].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/07/17

Lanbarren industriaguneak hiru eremu ditu: Elbarrena, Arkotz eta Arañaburu. Hirugarren horretako jarduera nagusia logistika eta garraio enpresak dira. Kamioi handien joan-etorri asko jasaten ditu, eta horrek errepidearen zoladura higatzen du. Oiartzungo Udalak gogorarazi duenez, zoladura eta kutxeten tapak berritu ditu azken urteetan, kamioien pisura egokitzeko.

Eraberritze lanekin jarraituko dute. Oraingoan, Arañaburu errepideko 1 eta 3 zenbakien arteko zatia txukunduko dute. Honako lanak egingo dituzte, udalak jakinarazi duenez:

  • Egungo 15 zentimetroko zoladura kenduko dute, 35 cm hondeatu eta 10 cm-ko zahorrazko geruza eta gainean 25cm-ko hormigoizko zolata jartzeko.
  • Kutxeta inguruak konpondu eta errepide zatia pintatuko dute.

136.000 euroko inbertsioa izango dute lanek, eta lau aste inguru luzatzea espero dute. Abuztuan izango dira lanak, tokiko enpresen jarduerak ahalik eta gutxien eragiteko.

Eragina trafikoan

Obrak uztailaren 29an hasiko dituzte, eta trafikoan eragina izango duela jakinarazi du udalak.

Horrela, bertako trafikoak norabide bakarra du, sarrerako biribilgunetik sartu, eraztun guztiari buelta eman eta berriro biribilgunetik irteera duena.

Obrak egiteko, industriaguneko sarrerako biribilgunean, egungo eraztuneko sarrera itxi egingo da, bi norabideetako trafikoa jaitsierako noranzkotik bideratuz. Gainera, hilaren 29tik aurrera Arañaburu 1etik 4ra bitarteko aparkalekuak kendu beharko dituzte, lanak bukatu arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.