Trintxerpe eta San Pedroko bizilagunak odola ematera deitu dituzte
Datorren asteartean (hilak23) dute hitzordua, 17:00ean, Trintxerpen dagoen Goyeneche Fundazioko Garagunean.
Trintxerpe eta San Pedroko odol emaileek jakitera eman dutenez, odola emateko aukera izango da datorren asteartean, uztailak 23, Trintxerpen dagoen Goyeneche Fundazioko Garagunean -Arrandegi kalea,7-. Odol erauzketa 17:00ean hasiko da.