Etxeratze kolektiboak antolatu ditu Itaiak madalenetako bi egunetan
Larunbatean eta asteazkenean egingo dituzte etxeratze kolektiboak; elkargunea, Merkatuzarreko txosna guneko puntu horian izango da.
Itaiak etxeratze kolektiboak antolatu ditu madalenetan. Bi egunetan egingo ditu etxeratze horiek, bihar larunbata 20, eta asteazkenean, hilak 24. Azaldu dutenez, indarkeria matxistari aurre egiteko iniziatiba da, “etxera buelta seguruak bermatzeko”. Puntu jakin batean elkartu eta beharren arabera oinez edo autobusez joateko antolatuko dira.
Etxeratze kolektiboetarako topalekua, Oarsoaldeko Mugimendu Sozialistak Merkatuzarren izango duen txosna gunean egingo dute: “Puntu horian elkartuko gara 01:45ean eta 03:45ean, bihar larunbata eta hilaren 24an”.