
Garai berriko hamazazpigarren Madalen Aurreko Txistulari Kontzertua izango da ohi bezala jaien iragarle, eta aurten ere, gonbidatu berezi gorena izango da ahotsa jartzen: Eñaut Elorrieta gernikarra.

Uztailaren 22an hasiko dira lanekin, eta lau asteren buruan aurreikusten dute amaitzea. Futbol 7 eta 11ko marrak margotuko dituzte zelaian.

Unibertsitate garaian eman zituen lehen pausoak abesbatzen zuzendari gisa. Heziketa autodidaktari esker «gauza izugarriak» lortu ditu. Azken kontzertua ekainaren 15ean zuzendu zuen.

Uztailaren 22tik abuztuaren 1era izango dira aldaketak. Donibane kalea itxita egongo da egunero, baina aldaketa gehiago ere egongo dira.

DYA elkartea izango da aurtengo madalenetako omendua, eta haiek piztuko dute jaiei hasiera emango dien txupina.

Ekitaldiz betetako xanistebanen egitaraua aurkeztu du Oiartzungo Jai Batzordeak. Herritar ala bisitari, denentzat izango da txokoren bat.

Errenteria-Oreretako gizarte eragileek aldundiaren Mugikortasun departamentuari egungo lineak indartu eta murrizketarik ez egiteko eskatu diote berriro.

Matrikulazio jaitsierak eta lokalaren zesioaren bukaerak ateak ixtera eraman du Orereta Ttiki haur-eskola. Hiru hamarkada luze eman ditu lanean, haur eta familiei erantzuten.

Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuetako 50 haur joan dira ikasturte amaierako irteera horretara.

Gazte Eguna egingo dute bihar, larunbata. Olinpiadak, bazkaria eta askotariko musika emanaldiak antolatu dituzte epizentro izango duten Lino Gunean.

Larunbatean eta asteazkenean egingo dituzte etxeratze kolektiboak; elkargunea, Merkatuzarreko txosna guneko puntu horian izango da.

Astelehenean jarri zuten martxan, ofizialki, udalerriko hamaseigarren hiri igogailua.

Hilaren 22 eta 24an, Zuloaga nahiz Etxeberria memorialen, nahiz pilota egokituko partiden egoitza izango da frontoia.

Santio festen barruan emango dute ikuskizuna, hilaren 28ko 20:00etan Santiago plazan.