Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jai aurreko olinpikoa Gazte Egunarekin

Gazte Eguna egingo dute bihar, larunbata. Olinpiadak, bazkaria eta askotariko musika emanaldiak antolatu dituzte epizentro izango duten Lino Gunean.

Haizea Ruiz eta Markel Etxeberria OGAko kideak.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2024/07/19

Aurreratuta datoz aurten madalenak. Igandean piztuko dute txupina, baina ohikoa baino egun bat lehenago helduko da jai giroa, eta ez nolanahi, gainera. Izan ere, Gazte Eguna egingo dute bihar OaingozHau dinamikaren barruan. OGA Oreretako Gazte Asanbladak antolatu ohi du ekainaren bueltan Gazte Eguna, baina aurten, madalenen testuinguruan eta OaingozHau dinamikaren bueltan antolatzeko aukera ikusita, horren aldeko apustua egin dute, eta egitarau zabala ondu dute goizetik gauera. Erdigunea Lino Gunea izango dute gazteek, eta olinpiadak, herri bazkaria, akelarre feminista eta askotariko musika emanaldiak antolatu dituzte: Elektrokela, Etxepe, Herdoil, DJ Liatu Garete, Bixkor txaranga… Filibusters eta A Tercio Pelao izango dira Panier Gunean. Olinpiadak ez dira Linoko gunera mugatuko soilik, herrian barrena zabaltzea erabaki dute, eremu gehiagotara eramatea.

OGAko kideak dira Markel Etxeberria eta Haizea Ruiz. Biak ari dira Gazte Egunaren antolaketan buru-belarri. Biharkoari «ilusioz» begira ari dira, gazte andana bilduko baitute. «Olinpiadetarako 250 lagunek eman dute izena, bazkarirako bezala —bazkarian parte hartzeko ezinbestekoa zuten gazte kuadrillek olinpiadetan parte hartzea—, eta aspaldian ez dugu hainbeste jende bildu egunera. Ez genuen egitaraua bazkarira eta arratsaldeko ekitaldietara mugatu nahi, egun osoko zerbait izatea nahi genuen. Erantzunarekin oso pozik gaude», esan du Etxeberriak.

Gazte mugimenduaren osasun egoera ere izan dute hizpide bi gazteek. Argi mintzatu da Ruiz: «Gazteei antolakuntzara gerturatzeak bertigoa ematen dien susmoa dut. Jendeak interesa izan baduela uste dut, baina hurbiltzeak beldur ematen diola. Konpromisoa duen jende berria lanera sartzea kosta egiten zaigu». Harago jo du Etxeberriak: «Ekintzetara-eta animatzen da jendea, baina eguneroko konpromisoa hartzea kosta egiten zaio».

Biharko eguna, horiengana gerturatzeko modua izan daitekeela uste dute, eta Ruizek olinpiadak aipatu ditu ildo horretan: «Zaila izango  da aurrera ateratzea, baina  aurten helburu gisa gazteen artean harreman berriak sortzea jarri dugu, herria kuadrillaka banatuta dagoelako. Olinpiadak egokiak izango dira horretarako». Ez da jarri duten helburu bakarra, gizartearen gaineko hausnarketa ere piztu nahi omen dute, «kontzientzia sortu gazteen artean, eta biharko eguna, egokia izango da bi helburu horietarako». 

Kezkak asetzeko espazioa

Egunaren antolaketa lanak zailetik doazela aitortu du Etxeberriak: «Olinpiaden barruan zazpi proba antolatu ditugu, hogei lagun behar ditugu gutxienez horiek dinamizatzeko, eta zaila izaten ari da jendea lotzea». Antolaketan hamar lagun ari dira. Zabala Enea II Gaztetxea ere hizpide izan dute bi gazteek. Egun 25 lagun ari dira horren bueltan lanean, baina kopuru hori bilera dinamikan 15 lagunera murrizten dela azaldu dute, «hala ere, ez dago gaizki kopuru hori». Etxeberriak gaztetxera deitu ditu gazteak, dinamikarekin bat egitera, baita Ruizek ere: «Gaztetxea gazteon kezkak asetzeko eta gazteok gazteontzat egiten dugun espazioa da; parrandarako aukerak sortzen ditugu, baina gogoetarako espazioak ere antolatzen ditugu tailerren bidez».

Gaztetxeak eta haren bueltan biltzen diren gazteek «kolorea» eta «bizitasuna» ematen diotela herriari erantsi du Etxeberriak, «horrekin jarraitzeko, ordea, ezinbestekoa dugu jendea».

Olinpiadetan eta bazkarian parte hartzeko izen-ematea aspaldian itxi zuten; hala ere, antolatutakoak ikusteko gerturatzera deitu dituzte herriko gazteak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.