Zilibito Recordsen 'Malibu', udako abestia Oiartzunen

Udan eta xanistebanetan entzuteko abesti-zerrenda osatu dute herriko 107 gaztek. 397 kanta proposatu dituzte, eta Spotify-n entzun daitezke.

udako abestia oiartzun 2024 zilibito records Udako dinamikaren antolatzaileak, gaur, Oiartzun Irratian.

Xanistebanetan zein udan zehar entzuteko musika-zerrenda osatu dute. 10 eta 25 urte arteko herriko 107 gaztek hartu dute parte playlist-aren osaketan. Elizalde Institutuko Ttiriki-ttauki eta Haurtzaro Ikastolako Eskuttun euskara elkarteek Oiartzungo Udalarekin elkarlanean martxan jarri dute udako dinamika.

Parte-hartzaile bakoitzak hamar abesti proposa zitzakeen, eta 104 talde edo bakarlariren 397 kanta ezberdin aurkeztu dituzte. Guztiekin, Spotify plataformako Oiartzun musika euskaraz kontuan 2 zerrenda egin dituzte: Udako musika EGUNEZ 2024 eta Udako musika GAUEZ 2024.

Gehien errepikatu duten abestia Zilibito Recordsen Malibu izan da, 24 botorekin. Honakoak izan dira gehien aipatu dituzten bost talde eta abestiak:

  • Kantak
    • Malibu (Zilibito Records), 24 bozka.
    • Zure atzetik (Malakias), 22 bozka.
    • Ez gara betirako (Xsakara), 21 bozka.
    • Porru patata (Gozategi), 15 bozka.
    • Berriz (Zilibito Records), 14 bozka.
  • Taldeak
    • ETS, 78 bozka eta 24 abesti ezberdin.
    • Zilibito Records, 55 bozka eta 12 abesti ezberdin.
    • Zetak, 53 bozka eta 11 abesti ezberdin.
    • Bulego, 43 bozka eta 13 abesti ezberdin.
    • Malakias, 38 bozka eta 7 abesti ezberdin.

Sari banaketa, xanistebanak hasi aurretik

Parte-hartzaile guztien artean 3 bozgorailu eramangarri eta barraketarako 3 fitxa sorta zozketatu dituzte gaur, Oiartzun Irratian egin duten elkarrizketan. Sari banaketa abuztuaren 2an egingo dute, Beheko Plazako labaderoaren ondoan, 16:30ean.

Sarituak

  • Intza Mitxelena Mendizabal (bozgorailua).
  • Irati Zabalo Aranburu (bozgorailua).
  • Ehari Iturri Prieto (bozgorailua).
  • Unax Otaegi Sarasola (barraketarako fitxa sorta).
  • Irati Muñoz (barraketarako fitxa sorta).
  • Malen Bergaretxe Lizaso (barraketarako fitxa sorta).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.